Yahoo! enpresearen beste pausu bat... eta Google-en erantzuna
Honegaz batera, Yahoo! enpreseak pasa dan abenduan beste zerbitzu barri bat be eskaini euskun: bideoak topetako sistema barria, “Yahoo Video Search”. Berbak edo esaldiak idatzita, internauteak berba horreekaz lotuta dagozan bideo laburrak ikusi ahal izango ditu, edozein soft erabiliz (Windows Media edo QuickTime). Bideoak beste edozein informazino legez aurkituko ditu eta bide honetatik, multimedia produktuak garatzen dabezan enpresakaz be hartu-emonetan jarri da Yahoo!, bilatzaileraren edukiak hobetzeko asmoz.
Zaldi lasterketatan legez, atoan agertu da Google. Honek be, bideo zerbitzua eskaintzen deusku, “Google Video”, http://video.google.com helbidean. Tresna hau erabiliz, ez dogu, momentuz behintzat, bideorik ikusiko: bilaketa normala egin ostean, berba horreek zein bideotan erabili ziran esango deusku bilatzaileak, batez be ABC, PBS, Fox News eta beste telebista kate batzukaz akordioak egin eta gero, bilaketea euren bideoetan egin da eta. Momentuz, bideeotako irudi fijoa erakutsiko deusku Google-k, baina lanean ei dagoz bideo horreek ikusteko aukerea izan daigun.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Hemen gatazka gogorra eta bizia dago. Interneteko enpresa nagusien artean etenbako lehia sutsua ikusten dogu. Euretariko batek zeozer plazaratu ezkero, arin baino arinago konpetentziak zeozer egiteko beharra dauka.
Azkenengo mogimendua Yahoo! bilatzaileak emon dau. Google bilatzailea begi-bistatik kendu barik, euren produktua hobetzeko asmoagaz eta negozioaren (internauten oneretxia) zati gero eta handiagoa lortzeko edo (ez daigun ahaztu urtero publizidadean milaka miloe dolar gastetan dabezala), egunotan Yahook! beraren azken barrikuntzea plazaratu dau, baina aprobetako bersinoan.
Produktu barriari “Y!Q” izena jarri deutse eta http://next.yahoo.com/ helbidean topau geinke. Irudian lupatxu bat dauka eta berau erabilita, topetan gagozan informazinoa lortzeaz gain, zerikusia daukien beste orrialde batzuk be eskuragai eukiko doguz gure orrialdea zarratu barik edegiko jakun lehiotxu baten.