Eastwood-en kontrako erasoa eutanasiaren apologia egin daualako
Ondorioz, Clint Eastwood aktore eta zuzendari estadubatuarrak kritika gogorrak jaso dauz “Million Dollar Baby” pelikulan eutanasiaren gaia lantzeagaitik. Zazpi Oscar sari irabazteko izentau eben filma orain dala aste batzuk. Hala eta guztiz be, eutanasiaren apologia egin dauala leporatu deutsie zuzendariari egunotan.
Bushen sasoiko andra abade baten eretxiz, "bizitzeko eskubidean sinisten daben estadubatuarrek boikota egin behar deutsie filmari". Eutanasiaren gaia lantzen daben film bi lehiatuko dira Oscar sarietan aurten. Zezeilaren 27an emongo dabez sariak, eta “Mar adentro” eta “Million Dollar Baby” filmek sariak irabazi daikiez.
Gorago aitatzen dan legez, Eastwooden filmak boxeolari (Hillary Swank) baten bizitzearen barri emon dau. Ganera, filmaren zuzendaria izateaz aparte, Eastwood-ek aktore lanetan be jardun eta boxeolariaren entrenatzailearena egin dau pelikulan.
Joseba Terreros
New York Times-eko hiru kritikarietarik biren ustez, “Million Dollar Baby” filma izan zan 2004ko pelikularik onena. Kritikari batzuen eretxiz, film hau historiako 10 filmik onenen artean be badago. Daborduko urregorrizko globo bi irabazi dauz: zuzendaririk onenaren saria eta andrazko aktorerik onenarena. “Million Dollar Baby” filman Hillary Swank-ek egoera tragiko bati aurre egin behar izango deutson boxeolari baten antzezpena egin dau.
Edozelan be, sariak sari eta kritikak kritika, AEBetako Eleizeak eta paraplejikoen alkarte bik adierazo dabe ez dagozala bape konforme Eastwooden beharragaz.