Kulturea  IV. urtea // 96. zenbakia

Euskal Historiaren entziklopedia


Historialari ugarik hartu dabe parte lanean, EHUko, NUPko, Deustuko Unibersidadeko eta Bordeleko Unibersidadeko 45 bat irakasle eta ikertzailek hain zuzen be. Lana garaien arabera dago banatuta. Lehenengo hiru liburukietan lehengo euskal biztanleen sorreratik Frantziako Iraultzara (1789) bitarteko urteak batzen dira. Beste hiru liburukiek, barriz, azken 200 urteotako historia garaikidea aztertzen dabe, gaur egunera arte. Azken atalean, zehatz mehatz erakusten da politikearen eboluzinoa.

Entziklopedia liburudendatan dago eskuragai, eta etxez etxe be salduko da, 580 euroan.

Bizkaie!

Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikideko katedradunaren zuzendaritzapean egindako lan osotua plazaratu barri dau Lur argitaletxeak. ‘Historia de Euskal Herria. Historia general de los Vascos’ izenburupean, Euskal Herriko historiaren ikuspegi erabarritua eskaintzen dau sei liburukiz osotutako lanak. Azken 25 urteotan egindako ikerketa sakonak batzen dira entziklopedian, gaztelaniaz. Euskerazko edizinoa egiten dabilz orain, eta irailerako prest egotea espero dabe argitaletxekoek.