Jan-edanak  IV. urtea // 95. zenbakia

Kremazko tostadak


Kremazko tostadak

Osogaiak:

 Bost Arrautza.
 1,5 l. esne.
 300 gr. azukera.
 150 gr. urun.
 20 gr. gurin.
 Kanela palu bat.
 Limoi azal zati bat.

Zelan egin:

Lehenengo eta behin, esnea berotu eta infusionetan eukiko dogu, kanela-paluagaz eta limoi azalagaz. Esneak irakiten dauan bitartean, guk beste katilu baten honako nahaste hau preparauko dogu: arrautzak ondo irabiau ostean, azukerea bota eta dana batera irabiauko dogu indarrez, ondo nahastau arte. Gero, uruna ganeratuko deutsagu, eta barriro irabiauko dogu.

Bitarte horretan daborduko esneak irakin dau eta esnearen erdia (gitxi gorabehera) arrautzen nahastera botako dogu. Nahastea ondo irabiau ostean, lapikora botako dogu dana eta su bizian jarriko dogu, irakiten hasi arte. Orduan, sua bajatu eta irabietan segiduko dogu, 10 bat minutuz, lapikoaren beheko aldea erre ez daiten.

Ostean, zentimetro biko altueradun plaka batera botako dogu nahastea eta hozkailuan itxiko dogu, ondo hoztu arte.

Amaitzeko, zartagin baten girasol-orioa ugari bota eta prijidutea baino ez jaku faltakoko. Masea ebagi, urun eta arrautzatik pasau eta tostadak prijiduko doguz.

Behin prijiduta dagozanean, ganetik azukerea eta kanela-hautsa botako deutsegu eta gura izan ezkero, gustetan jakun likore apur bat be bai. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Urtarrila joan eta zezeileko jai guztiak gainera jatorkuz, San Blasak, Inauteriak, Santa Ageda, San Balentin...

Gu Inauterietan sartuko gara bete-betean eta urteko sasoi horretako postrerik tipikoena landuko dogu: kremazko tostadak. Badagoz beste tostada mueta batzuk be, daborduko egin doguzanak, ogi-siku tostadak eta baita “brioche” ogiagaz egindakoak be.

Goazen ba suetera, kremazko tostadak zelan egiten diran ikustera. Prozesua erraza da baina pausuz-pausu eta zehatz mehatz egin beharrekoa, bestela ez jakuz behar dan legez urtengo.