Musikea  IV. urtea // 94. zenbakia

GOR barriak


- GOR GAUAK: Pasa den abenduan eginiko Gor Gauetan izandako giro ezin hobea ikusita, beste bi emonaldi izango dira ekimen honen barruan; helburu nagusia zigiluko talde barriei bultzadatxoa emotea da zuzeneko duinen bitartez. Ondokoak dira hurrengo hitzorduak:

- Zezeilaren 19an: Tuterako Noboo Aretoan: SKUNK + SKABECHE RIBER BAND
- Zezeilaren 24an: Bilboko Kafe Antzokian: KEROBIA + LENDAKARIS MUERTOS

Bizkaie!

Urte barriagaz batera, hona hemen Gor diskoetxearen eskaintza:

- LENDAKARIS MUERTOS: Lendakaris Muertos-en lehendabiziko lanagaz zabalduko dau 2005ko katalogoa Gor diskoetxeak. Iruñeako talde hau jentearen ahotan ibili da maketa lotsabakoa kaleratu ebenetik, eta segurutik lan barri honek punk munduaren estolderiak astinduko ditu. "Gafas de pasta, con las de Ruper basta", "Gora España" edo "Soy un veterano de la kale borroka" dira euren kantuetako batzuk. Egunotan Iruñeako K estudioetan grabetan dagoz disko barriko hogeitahiru kantuak eta ezustekorik ezean, zezeilean argitaratuko da. Punk muturrekoa badator!

- BRIGADA CRIMINAL: "Osti Bi" partekatutako diskoagaz Euskal Herriko eszenatoki gehienak astindu ondoren, Brigada Criminal punkrockerrek euren lehenengo lan luzea grabauko dabe. Aukera bikaina lazkaotarrontzako, euren inguruan sortu dan ikusminari kantu biribilez erantzuteko. Apirilean edo kaleratuko da disko hau.

- BERRI TXARRAK: "Libre ©" bira luzea amaituta eta merezidutako atsedenaldi baten ostean, Berri Txarrak bueltan da hainbat albistegaz: batetik, Aitor Oreja gitarristeak taldea itxi dau 10 urteko lanaren ondoren. Bestetik, Gorka, Aitor eta Rubio hasiak dira daborduko 5. diskoari begira kantuak idazten. Uda partean grabauko daben lan honetan sorpresa bat baino gehiago iragarri dabez. Bien bitartean, udaberrian taldeak hainbat kontzertu emongo ditu hiruko moduan, etorkizunean beste formula posible batzuk baztertu barik. Informazio gehiago www.berritxarrak.net helbidean.

- GOR KONTRATAZIOA: GOR diskoetxearen zerbitzuak zabaldu egingo dira urte barrian, management atal barria abian jarriz. Gauzak holan, KEROBIA eta LENDAKARIS MUERTOS taldeen kontratazinoa esklusiban eukiko dau diskoetxe nafarrak 948- 151815 telefono zenbakian. Ganera, beste hainbat talderen kontaktua erraztuko dabe: Lor, Skabeche R.B., Skunk, Brigada Criminal...