Gontzal Mendibil, hogeita hamar urte taula ganean
'Zuri so'
‘Zuri so’ Mendibilen disko biziena dala esan geinke. Berak idatzitako testuez gan, maite dauzan hainbat olerkarienak be erabilten ditu oraingo honetan, Bitoriano Gandiaga, Jose Luis Padron, Kirmen Uribe eta Igor Estankona artistenak berbarako. Horregaitik, akaso, Arratiako musikariak berak autortu dau lan hau sentibera, zuzena eta sakona dala. Amodiozko 11 abesti batzen ditu lanak eta Euskalduna Jauregian danak entzun ahal izango dira, azken hogeita hamar urteotako Mendibilen hainbat kantagaz batera.
Disko barria aurkezteko beste kontzertu batzuk be eskainiko ditu Mendibilek. Donostiako Kursaalen egongo da zezeilaren 18an, martiaren 19an Madrileko Auditoriumean eta 19an Iruñeko Boluarten. Aukera parebakoa Mendibilen lehengo eta oraingo kantakaz gozetako.
Bizkaie!
Aspaldi hasitako ibilbide profesionalaren 30. urteurrena ospatuko dau hilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian Gontzal Mendibilek. Kontzertu berezia preparau dau eta ‘Zuri so’ disko barriko lanak aurkeztuko ditu bertan. Hori bai, Mendibilen betiko kantak entzuteko aukerea be egongo da Euskaldunako Auditorioan.
Mendibil 1956an jaio zan Zeanurin, urtarrilaren 25ean. Lehenengo diskoa 1975ean atara eban eta orduz geroztik lan ugari plazaratu ditu. Tartean Soziologia ikasteko astia be euki eban, baina musikeari eskaini deutso ia bizitza osoa, eta horren erakusle da aste honetan Bilbon emongo dauan kontzertua.
Afrika eta Marife Nogales kantarien, Oreka TX txalapartari taldearen, Rossini Abesbatzaren eta sei umek osotutako koru baten laguntzinoa izango dau Gontzal Mendibilek kontzertu horretan.