Euskal Herriko Gazte Orkestrea pozik Txinatik bueltan
Euskal Herriko Gazte Orkestrea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekinbidez jaio zan 1997an. Helburu nagusia euskal musikarien prestakuntzarako tresna izatea da, euskal musikari gazteen arte eta giza heziketa egokia ahalbidetzea hain zuzen be. Azkenik, zubi lana egiten dau Euskal Herriko Gazte Orkestreak, maila handiko musikari gazte horreek lan arlora salto egin dagien.
EGO Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako eta BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzek lagundutako ekimena da.
EOS etxean Alemanian kontzertuak emon ostean
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Berlinen ez eze, Bielefeld, Osnabruck eta Wilhelmshaven urietan be emon ditu kontzertuak eta Antonio Meneses biolontxelo-jole brasildarra izan dau lagun.
Orkestrak errepertorio bera eskaini dau lau kontzertuetan, Sibelliusen Baltse tristea, Elgaren Biolontxelo eta Orkestrarentzako Kontzertua eta, azkenik, Mussorgskyk sortutako eta Ravelek orkestratutako Erakusketa bateko koadroak pieza. Berlingo azken kontzertu horretan, ganera, Jesus Guridiren Amorosa pieza be jo eben.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskaini dituan lau kontzertu horreetan, Alemanian esperientzia handia dauan Gilbert Varga izan dabe zuzendari.
Bizkaie!
Juan Jose Ocon Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) zuzendari artistikoak balorazino sano positiboa egin dau abenduaren 23tik urtarrilaren 9ra bitartean Txina inguruan egin daben bira erraldoiari dagokionean, izan be, inoizkorik arrakasta handiena lortu dau orkestra gazteak. Holan jakinarazo eben oraintsu Oconek berak, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta hiru euskal kutxetako (BBK, Kutxa eta Vital Kutxa) ordezkariek.
Txinan zehar egindako bira oso arrakastatsua izan dala adierazo dau EGOko zuzendari artistikoak eta, horren erakusgarri, Shandong probintzian eskainitako emanaldia, telebistaz emon ebela zuzenean jakinarazo dau Oconek. Danetara, zazpi kontzertu izan dira.
EGOren Txinako biran, Cesar Alvarez izan da zuzendari konbidatua eta emonaldietan, besteak beste, Strauss, Aragues, Bizet, Li Hhuanzhi, Dvorak, Barbieri, Brahms, Mancini eta Sarasateren lanak jo dabez.
Bitxikeria legez, Txinan ez dago musika klasikoko kontzertuetara joateko ohitura larregirik eta, horren ondorioz, momentu bereziak bizi izan dabez orkestrako 80 musikariek: entzuleak jateko eta guzti sartzen ikustea aretoetara, mozorrotuta, eskuko telefonoak biztuta...
Kontuak kontu, Euskal Herriko Gazte Orkestrak bere ibilbidea sendotzea lortu dau lan gogorreko zortzi urteren ondoren. Talde gazte honek bizi izandako une gogoangarrienak, besteak beste, Mikel Laboagaz batera grabautako diskoa, zuzenean interpretaturiko Chaplinen pelikula eta Lisboako Expo 98a dira.