Eusko Jaurlaritzeak EAEko Museoen Legearen Aurreproiektua onartu dau
Dana dala, lortutako esperientziatik abiatuta, alderdi guztiak modu global eta zehatzago baten arteztuko dituan arau bat egingo da, EAEk museoen azpiegitura moderno eta koordinatua euki dagian. Modu horretan, administrazino publikoek museoetarako ipinten dituen baliabideak optimizau egingo dira.
Eusko Jaurlaritzatik esan ebenez, lege aurreproiektuak museoen ikusmolde barria eskeini gura dau. Izan be, euskal kulturearen ondarea babestu eta zabaldu ez eze, museoek ondare horren etorkizuna aztertu eta sustatu be egingo dabe, kulturearen kontzeptuaren esparrurik zabalenean eta adierazpen modu guztietan.
Ganera, jarduera publiko eta pribaduaren arteko lankidetzea bultzatu gura da, eta museoen plangintzea sustatzeko asmoa be badago: holan, kulturearen inguruko interesa handituko da, kultura persona guztien eta gizarte osoaren ondasuna dan ezkero.
Halan da ze, lege aurreproiektu honek sektoreko doktrina eta teknikak batzen ditu, eta gainditu egiten dau Euskal Autonomia Erkidegoko museoen erregulazinoaren kontzeptu tradizionala. Kontzeptu horren arabera, museoak ondasunak gorde eta babesteko lekuak dira; gaurko kontzeptuaren arabera, barriz, museoek hartu-emon sendoak euki behar ditue kulturearen inguruko gizarte eragileakaz eta herritarrakaz, modu interaktiboan.
Ondorioz, aurreproiektuak dino museoak kultur eta gizarte proiekzinoko guneak izan behar dirala, zeregin didaktikoa euki behar dabela eta sormena bultzatu behar dabela. Horrezaz gan, erakusketak aparte itxita, ikerketa eta gozamen intelektual eta artistikoak be eskeini behar deutseez herritarrei. Modu horretan, museoek parte-hartze kulturala eta zientifikoa sustatuko dabe eta, horretarako, bertan gordetako ondasunak buztartu egin behar dira balio historiko, arkeologiko, artistiko eta ekologikoakaz.
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilereak EAEko Museoen Legearen Aurreproiektua eztabaidatu eta onartu eban urtarrilaren 11n, Eusko Legebiltzarrean lege moduan tramitetako. EAEko Museoen Lege egitasmo hori Kulturearen Euskal Planaren hausnarketan dago oinarrituta.
Lege horregaz, museoen ordenamentu juridikoa eguneratu eta, aldi berean, osotu gura izan da, kontzeptuetan zein antolaketan, kudeaketan edo plangintzan. Ganera, Lege horregaz arau batzuk sortzen hasi dira, Euskal Kulturearen Ondarearen Legea osotzeko asmoagaz. Kultur adierazpenen ordenazinoa eta kultur ondarearen babesa hobetzea da helburu nagusia.
Lege aurreproiektu horrek Kulturearen Euskal Planean topautako beharrak bete eta 1990an finkotutako markoa garatu behar dau. Aitatutako Kultur Ondarearen Legeak museoen gaineko alderdi orokorrak finkotu eta museoen sistema koordinatu bat (EAEko Museoen Sistema Nazionala) osotzeko oinarriak ipini zituan.