The importance of being Earnest
Ez dago dudarik lan klasiko bat pelikula baten bitartez erakusteko beharra ez dana bape erraza; izan be, zuzendariak istorioaren haria eta oinarria galdu leikez, hain garrantzizkoak ez diran bestelako ezaugarriak lehenetsiz. “Ernesto izatearen garrantzia” izeneko lan klasiko honetan garrantzizkoena personaien arteko alkarrizketak eta berbetea dira.
Beraz, literatur lan hau irudiaren mundura hurreratzeko preminearen ondorioz, Oliver Parker-en bersino honetan istorioak oinarrizko ezaugarrietariko bat galtzen dau. Edozelan be, Oscar Wilde-ren literatur bitxi honen gerizea lar handia da eta onik urteten dau egokitzapen honetatik.
Bestalde, antzezleen lana aitatzekoa da; Rupert Everett-ek lan ona egin dau gizon guzurti eta faltsuaren zereginean; Reese Witherspoon-ek antzezpen txukuna opetsi deusku neska gazte siniskor baina biziaren rolak nahastatuz. Eta Colin Firth-ek nahiz Frances O’Connor-ek be maileari eutsi deutsie.
Pelikula hau barregarri, dibertigarri eta entretenigarria da; arazo bakarra dago: ez dagoala Oscar Wilde handiak antzerkirako idatzitako lanagaz alderatzerik. Edozelan be, produktu duina da.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Oliver Parker.
- Herrialdeak: AEB, Erresuma Batua eta Frantzia.
- Iraupena: 97 minutu.
- Antzezleak: Rupert Everett (Algy), Colin Firth (Jack), Frances O'Connor (Gwendolen), Reese Witherspoon (Cecily), Judi Dench (Lady Bracknell), Tom Wilkinson (Chasuble abadea), Anna Massey (Miss Prism), Edward Fox (Lane), Patrick Godfrey (Merriman), Charles Kay (Gribsby).
- Gidoia: Oliver Parker; Oscar Wilde-ren antzerki lanean oinarrituta.
- Argazkia: Tony Pierce-Roberts.
- Muntaia: Guy Bensley.