Kulturea  IV. urtea // 93. zenbakia

Bilboko Gay-Lesbo-Trans 2. Nazinoarteko Zinemaldia


Bizkaie!

Bilboko Gay-Lesbo-Trans 2. Nazinoarteko Zinemaldiaren emonaldiak Bizkaiko uriburuan ikusteaz gan, herrialdeko beste sei herritan izango dira. Urtarrilaren 19tik 23ra egingo da Bilbon eta 24tik 28ra, barriz, Berangon, Galdakaon, Getxon, Leioan, Portugaleten eta Sestaon.

Roberto Caston jaialdiko zuzendariak esan dauanez, aurtengo edizinoan, Bilborock aretoaz gan, Arriaga Antzokia izango da ekitaldien egoitza. Horren haritik, ekimenaren arduradunek "Zinegoak ยด05 zabalkuntza" sortu dabe, urtarrilaren 24tik eta 28ra bitartean ekitaldiak herrialdeko sei herritan antolatu dagiezan.

Jaialdiak Eusko Jaurlaritzearen eta Bilbaoko Udalaren diru-laguntzinoak jaso ditu. Igaz eskainitako 4.750 euroko saria txiki geratu da, eta, hori dala eta, 7.500 euro emongo dabez aurten.

Arduradunek ikus-entzunezkoak saritzeko izen bereko saria eratu dabe, Euskadin homosexualidadearen gaia jorratzen daben produkzinoak sustatzeko.

Beste alde batetik, Zinemaldiaren iraupena eta aurrekontua zabalduko dabezala iragarri dabe, izan be, jaialdiak bost eguneko iraupena eta 60.000 euroko aurrekontua eukiko dau aurten, igaz baino 20.000 euro gehiago, hain zuzen.

Aurtengo barrikuntzen artean, aitagarria da Zinegoak Euskadiko ikus-entzunezkoak saritzeko lehiaketea sortu dauala, Europa osoan aurrekaririk ez dauana; irabazleak 1.800 euro jasoko ditu.

Euskadin jaio edo bertako erroldan izena emonda dagoan persona guztiek parte hartu leikie jaialdian, homosexualidadea edota transexualismoa jorratzen dauan film laburrak edo dokumentalak aurkeztuz.

Antolatzaileek jakinarazotakoaren arabera, 35 film jaso dabez, igaz baino hamar gehiago. Inagurazino ekiraldian Ventura Pons zuzendari kataluniarra omenduko dabe Arriaga antzokian