Musikea  IV. urtea // 93. zenbakia

Tierra Santa eta Flyin Freak taldeek bira erraldoiari ekingo deutsie

Apocalipsis Tour 2005


Flyin Freak:

Idi Bihotz eta Noraezean taldeetan ibilitako hainbat musikari beteranok FLYIN FREAK taldea sortu barri dabe: Mikel Bazar (ahots nagusia), Pedro Hermosilla (gitarra erritmikoa), German Ulazia (teklatua), Gorka Bizar (baxua) eta Albaro Alonso (bateria).

Heavya, metala eta power metala oinarritzat hartuta, ingelesez kantetan dabe, euren asmoa ahalik eta urrunenera, Europako nahiz Europaz kanpoko herrietara heltzea da eta. Asmo horregaz kaleratu dabe lehenengo diskoa: It’s the time. Oso abesti luzeak dira (The Last Paradise kantua bederatzi minutukoa da), luzeak eta indar handikoak.

Diskoaren grabazinoan goi mailako kolaborazinoak izan ebezan, besteak beste, Maite Itoiz sopranoa. Ahots ederra dauka eta “Armageddon’s dare” kantua itzel geratu da.

Oihuka diskoetxeko arduradunak pozik dagoz emitzeagaz: «Metala lantzen dabe Flyin’Freak taldekoek, power metala, progresiboa, kantu luzeak baitira. Diskoak barrikuntzak dakarz, tresnerian, esaterako. Bateria potentea daukiee eta teklatua bee bai, honek koltxoi lanak egiten ditu gitarren ondoan, “armonizau” egiten ditu. Koroak be itzelak dira. Talde hau nazinoarteko beste edonoren ondoan jarri daiteke, ezelako lotsa barik».

Tierra Santa:

Espainiako heavy metal talde internazionalena dala esan daiteke. 1997an ekin eutsen euren ibilbideari eta daborduko lau disko daukiez plazan: ‘Medieval’ (1998), ‘Legendario’ (1999), ‘Tierras de Leyenda’ (2000) eta `Sangre de Reyes´. Horrezaz gan, taldearen ibilbidea dakarren VHS formatoko bideo bat atara eben 2001ean, ‘Cuando La Tierra Toca el Cielo’.

Bizkaie!


- Urtarrilaren 21ean, barikuan, Atarrabiako Totem aretoan.
- Urtarrilaren 22an, zapatuan, Ciudad Realeko Isla Tortuga aretoan.
- Urtarrilaren 28an, barikuan, Murtziako Gamma aretoan.
- Urtarrilaren 29an, zapatuan, Tuterako Noboo aretoan.
- Zezeilaren 5ean, zapatuan, Bartzelonako Razzmatazz aretoan.
- Zezeilaren 11n, barikuan, Granadako El Tren aretoan.
- Zezeilaren 12an, zapatuan, Sevillako Q aretoan.
- Zezeilaren 18an, barikuan, Koruñako Santiagon, Capitol aretoan.
- Zezeilaren 19an, zapatuan, Santanderreko D´Manu aretoan.
- Zezeilaren 25ean, barikuan, Cordobako Go aretoan.
- Martiaren 26an, zapatuan, SoriakoTardelcuende herriko El Pinarren.
- Apirilaren 9an, zapatuan, Ondako (Castelló) La Nau aretoan.
- Maiatzaren 7an, zapatuan, Gasteizeko Kinvara aretoan.
- Maiatzaren 14an, zapatuan, Donostiako Rock Star aretoan.
- Maiatzaren 28an, zapatuan, Bilboko Kafe Antzokian.