Musikea  IV. urtea // 93. zenbakia

‘Metamorfosis, Basicamente Lento’, Doctor Deseoren ikuskizuna


Zea Mays-eko Aiora Rementeriaren ahotsagaz, musikearen eta antzerkiaren arteko buztarketea eskaintzen dau Doctor Deseok lan honetan. Ander Lipus-en zuzendaritzapean, kanta trankil ugari joten dabez, 20 baino gehiago. Hori dala eta, kontzertura trankil joan behar da, pare bat ordu baino gehiagoko ikuskizuna da eta. Tartean Mikel Piris saxoa eta flautea joten ibiliko da. Egindako lana DVDan grabauko dabe, eta edozeinek erosi ahal izango dau edonoiz ikusi ahal izateko.

1987an atara eban lehenengo diskoa taldeak, ‘Doctor Deseo’ izenagaz. Garai hareetan ‘euskal rock erradikala’ legez ezagutzen zan musika-estiloan lekua egitea ez zan bape erraza izan, batez be bilbotarren kanta asko trankilak dirala kontuan hartuta eta aldarrikapenerako kantak zirala urte hareetan jaun eta jaube. Baina urteak aurrera egin ahala, taldearen erroak sendotu egin dira, eta hori ondo baino hobeto esan leikie kontzerturen batera hurreratuko diran jarraitzaile guztiek.

Bizkaie!

Doctor Deseo taldearen jarraitzaileek zita berezia daukie Euskal Herriko antzoki bitan, oraindino ‘Metamorfosis, Basicamente Lento’ birea ez da amaitu eta.

Kanta trankilakaz datoz bilbotarrak, birearen izenburuak dinoan legez, eta ikus-entzuleak urtarrilaren 18an Bilboko Arriaga Antzokian eta 22an Donostiak Principal Antzokian eukiko dabe aukerea taldeaz gozetako.