Uda ostean, ordena barriro
Uda sasoian, kanpoan sua egin eta erreta preparautako arrain eta okelak be ez geunkez ahaztu behar, eta eguraldiak hainbeste laguntzen ez deuskunean be geure etxeetan, bigarren platerak erreta jateko ohitura onari eutsi beharko geunskio.
Udagoiena sartzen doanean, egunak freskotxuagoak izango dira, eta orduan ezin hobeto sartuko jakuz lekaleak. Ez ahaztu astean bizpahiru bider jatea komenidu dala.
Udan izan dogu bai gehiegikeriatxu batzuk egiteko aukerea eta orain, ostera, jateko kontuetan, erregulartasunak eta orekeak emoten dauen ongizateaz be disfrutau daigun.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta Nutrizinoan diplomatua,
Elan Vital Medikuntza Zentrukoa.
Aurtengo irailak joandako hilebeteek baino uda antz handiagoa badauka be, hil honen 21ean udea amaitutzat emongo dogu, eta iluntze freskoak, goizeko leiak eta goizago heltzen dan gauak be hori gogoratuarazoten deuskue.
Honenbestez, joan jaku uda sasoia, eta batzuk argaltxuago bueltauko zinien oporretatik, beste batzuk loditxuago, besteren batzuk depresinoagaz...; udan errazagoa da janariagaz 'lizentzia' gehiago hartzea, garagardao edo ardao tragotxu batzuk gehiago edatea, nonora bagoaz sarriago otartekoak jatea, izozki tentagarriak probetea eta bestelako 'pekatu' batzuk egitea. Hori ondo dago, oporraldietan hain zorrotz ez jokatzea, danoi jatorku ondo, gehiegizkoa ez dan bitartean. Beraz, uda partean janari kontuan seguruenik trankilago ibili garan ezkero, hasi gaitezan oraintxe barriro be ohiko ordenean sartzeko pausuak emoten.
Ohitura onak ez galdu
Oraindino eguraldia epela danez, udan bitamina, mineral eta zuntzez beteta jan doguzan entsalada freskoakaz jarraitzea oso ideia ona da, oraindino gure soloetan barazki freskoak dagoz eta. Gogoratu, barazki gordinek euren bitamina kopurua oso-osorik mantentzen dabela. Elikagaiak suetean preparetan doguzanean, beroaren eraginez bitaminak galdu egiten dira neurri handi baten. Eragin hau uretan disolbagarriak edo bitamina 'hidrosolubleak' deitzen diranetan pasetan da, C bitamina eta B multzoko bitamina guztiakaz hain zuzen (eta eragin txikia dauka koipetan disolbagarriak edo 'liposolubleak' diran bitaminetan: A,D,E eta K bitaminetan). Hau dala eta, ortuariak egosten doguzanean, gomendagarriena izango da egositako ura, hau da, saldea be edatea. Badakizue orduan: sasoi honetan gure soloetan dagozan porru, azelga, kalabazin eta bestelakoakaz, porrusaldea, azelgak arrozagaz, pistoa eta gura dozuezan konbinazinoak egin eta beti janariotako saldea hartu, modu horretara bitamina gehiago hartu ahal izateko.
Sasoian sasoikoa
Sasoi honetan hain ugari dagozan piper berde eta gorriak, bai entsaladetan gordinik, oriotan prijiduta edota erreta jan geinkez. Piperrak oso kaloria gitxi daukaz (100 gramutan 20 kilokaloria inguru) eta C bitamina ugari. Piperrak preparetako erabilten dan orioaren arabera, piper prijiduak edo piperrak saltsan jaterakoan kaloria ugari hartu geinke; horregaitik, gure elikaduran kaloria gehiegi eta koipe gehiegi hartu gura ez badogu behintzat, piperrak kozinetako erabilten dogun orio kopurua murriztu edo orio askogaz preparautako piper askorik ez jan.
Frutea eta frutu sikuak
Frutea be gordinik jaten dogu, eta irailean ganera oraindino arbolatik batu barri dago; horregaitik, sasoi honetan be nutriente edo mantenugai ugari izaten dabe, hau da, bitamina, mineral, ur, zuntz eta azukerea (fruta muetearen arabera, azukera kantidade handiagoa edo txikiagoa eukiko dau). Frutea arintxu galdu edo usteltzen jakulako, larregi daukagulako edo guztia jan ezin dogulako sagar konpota, madari erreak, melokotoi egosiak eta antzekoak egitea erabagiten badogu, ortuari egosiagaz pasetan dan moduan, uretan disolbagarriak diran bitaminen kopurua gitxitu egingo da, eta horregaitik gomendagarria da konpotetako ura be hartzea. Fruta egosi edo erreak azukereagaz gozotuta preparetan badozuez, egunean zehar azukeradun elikagai gitxiago hartuta orekatu beharko zeunkie dietea. Gogoratu, dieta orekatua lortzeko bidea: alde batetik sartzen badogu, bestetik kendu. Egunean, 3-4 koilarakada txiki azukera hartuta, 40 gramo inguru, nahikoa da kasurik gehienetan. Azukerea gozogarri moduan erabiltea gustetan ez bajaku be ez da ezer pasetan, gozagarri hori ez dalako biziteko ezinbestekoa.
Berez azukera ugari daukien sasoi honetako fruta bi ikoak eta mahatsa dira, eta ugaritasun horren ondorioz kaloriatan be aberatsak dira. Bai ikoek eta bai mahatsak, 100 gramotan 80 kilokaloria inguru daukiez, hau da, kantidade bikotxa ganerako frutakaz konparauta; egunean zehar 2.000-2.500 kilokaloria jan behar doguzala kontuan hartuta, neurria hartzen jakin ezkero arazo barik jan geinkez. Hori bai, fruta mueta honeekaz kontu handia izan beharko leukie osasun arazoakaitik janarietako azukera kantidadea jagon behar daben lagunek.
Uda sasoiaren amaieran batzen dira frutu sikuak be, eta bazter askotan ikusi geinkez baserritarrak saku bete urretx batuta; laster hasiko dira intxaurrakaz be. Frutu sikuak koipetsuak dira, aberatsak osasunerako onak diran koipe asebakoetan; halan da guztiz be, gogoratu frutu sikuen erdia inguru koipea dan ezkero, egunean jaten dogun beste koipe guztiagaz orekatu behar geunkela.