Jan-edanak  IV. urtea // 92. zenbakia

Makailaoa Club Ranero erara


Zelan egin:

Lehenengo eta behin makailao solomoak hartuko doguz behar dan moduan eta norberaren gustora beratzen euki ostean. Ondoren, pil-pil makailao bat landuko dogu, oriotan egosiz eta ondoren mobiduteari itxi barik saltseagaz amaituz. Bestalde, klub ranero ukutua emoteko pisto bat egingo dogu.

Aitatutako pistoa makailaoaren gainetik botateko erabiliko dogu. Lehenengo barazkiak dadoetan ebagiko doguz. Ondoren, oriotan sueztitu behar dira baina hurrengo ordena honetan: lehenengo kipulea, gero piper berdea, ondoren piper berdea eta azkenik tomatea. Berakatza eta gindilea makailaoa pil-pilean egiteko erabiliko dogu. Azkenik, pistoa amaituta dagoanean eta gatzez puntuan jarrita makailaoari gainetik bota eta prest eukiko dogu jateko. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok, gabon giroko egunotako tripakadak ahaztu gura arren, jaten segidu beharko dogunez, geureari ekingo deutsagu, jateko gozoa prepareteari hain zuzen be. Ganera, gauza bereziak preparetan ahalegintzen gara, familiagaz ahalik eta ondoen geratzeko. Ikasteko gogoa behar da eta, alde horretatik, plater errazak zein gatxagoak egiten doguz Bizkaie! Aldizkariaren suetean. Orain plater erraz edo eta betiko plater bat landuko dogu. Makailaoagaz jateko gozo-gozoa preparauko dogu, aspaldion ahaztuta daukagu arrain hau eta. Errezeta klasikoa makailaoa Club Ranero erara.


Makailaoa Club Ranero erara

Osogaiak: (4 lagunentzako)

 800 gr. makailao solomoak.
 300 gr. piper berdea.
 300 gr. piper gorria.
 300 gr. Kipula.
 150 gr. Tomate.
 2 dl. oliba orio.
 3 berakatz ale
 Gindila erdi bat.
 Gatza.