Bertsotan  IV. urtea // 91. zenbakia

Ekaitz osteko its%soa


Nesken kezka

Nesken partehartzea honakoa izan da: Kanporaketetan % 16,6 (5); finalerdietan % 22,2 (4) eta finalean % 12,5 (1). Esan beharra dago kanporaketetako bostetatik bi baino ez zirala pasau finalerdietara, beste biak aurreko edizinoko finalistak diralako. Gehiago izango dira, eta gitxiago izan ahal ziran be!

Ostadarretik

Inozko jente gehien joan jaku entzule. Kanporaketatik hasita, saioz saio 200-300 pertsonako familia bat egon da han eta hemen, beti presente. Bestela be, milaka lagunek entzun dabe aurtengo txapelketearen sintonia. Bertsolaritzea be erdalgunera zabaldu da gitxinaka, gaztelaniazko komunikabide batzuen borondate onari eskerrak. Euskerazko komunikabideek jarraipen arrunta egin deutsie txapelketeari, betiko egunkarien aldetik apur bat bajatu dan arren.

Eskerrik asko!

Xabier Paia

Euskal Herriko jaurerriak ez dau bertso-euririk falta izan azken aldian. Apirilean hasi zan udabarriko zirimiriak sekulako zaparradea eragin dau abendu akaberan, egunotan bizi dan elurra testigu. Politena zelan jausten dan ikustea bada be, komeni da zentimetro kubiko edo baldeko zentimetroen kopurua aztertzea, lurrari zeinen ongarri eta onuragarri izan jakon jakin gura badogu.

Gure Bizkaia maite honen bazter eder diran hainbat herritako 60 bertsolari aurkeztu ziran euren eskualdeetako kanporaketetara. Horreetatik 47 euren eskualdeko finalera ailegau ziran.

Orain arte 6 eskualdek antolatu izan dabe euren eremuko bertsolarien finala, baina aurten Enkarterrik be finala preparau eban: oraingoz 3 bertsolari baino ez ei dagoz eskualde honetan eta finalean seikote bat osotzeko Ipar-Uribeko hiru bertsolarik parte hartu eben Enkarterriko finalean, puntuau barik.

Eskualde danetako epaimahai berbera izan zan kasu danetan (ez epaia, ostera) eta, hain zuzen be, haren erabagiz jazo ziran datuok. Bizkaiko Txapelketako kanporaketetako partehartzea honakoa izan zan: Enkarterrik % 3,3; Bilboaldeak % 13,3; Arratiak % 16,6; Lea Artibaik % 10; Durangaldeak % 23,3; Busturialdeak % 20; Ipar-Uribek % 10. Ondorioz, ideia bat egin geinke, gitxieneko kalidadearen langa gaindituta, zein eskualdek daukan bertsolari kopuru handiena. Edozein kasutan, kontuan izan behar dogu 3 bertsolarik ezezkoa emon eutsiela txapelketan aurrera egiteari, baita beste hiru aurretik finalista izandakoak dirala be.

Bizkaiko kanporaketetatik finalerdietara pasetako bataz besteko bertsoen muga 5,51koa izan zan; puntuazinorik altuena jaso eban bertsolaria Onintza Enbeita izan zan, 5,96 puntuko batezbestekoa, hain zuzen be. Hortik gora finalaurrekoetara pasau ziran bertsolariak 11 izan ziran, igazko 7 finalistakaz (BeƱat Gaztelurrutia kenduta) batu ziranak hiru saio egiteko.

Finalerdietako partehartzea eskualdeka honakoa izan zan: % 38,88 Durangaldeak (7); % 16,6 Ipar-Uribe (3); % 16,6 Busturialdeak (3); % 11,1 Bilboaldeak (2); % 11,1 Lea Artibaik (2); % 5,55 Arratiak (1). Ariketa honetan epaimahaian persona bat aldatu zan, arrazoi personalak tarteko. 5,71 puntuko langa ezarri eban finalera poto eginda sartu zan Fredi Paya Ipar-Uribeko bertsolariak, eta puntuazino altuena Igor Elortza durangarrak jaso eban, 6,23. Era berean, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea izango dabe gitxienez 5,57ko batezbesteko puntuazinoa jaso daben bertsolari danek. Gauzak holan, Oihana Bartra bertsolari bilbotarrak, bere atzetik dagozan beste 57 bertsolariakaz batera, hurrengo trenaren zain egon beharko dau Anoetarako Expresoa hartzeko.

Azkenik finala. Aurpegi barri bakarra. Neurea. Arkaitz Estiballesek orain lau urteko debutari jarraipena emon deutso, orain bi urteko txapelketan finalera sailkatu barik lotu eta gero. Finaleko partehartzea honakoa zan: Ipar Uribek % 37,5 (3) (eta azpimarratu gura neuke % 25ek etxe beretik urten ebala, izan be, historia baita); Durangaldeak % 25 (2); eta % 12,5 Busturialdeak, Lea Artibaik eta Bilboaldeak. Binomio edo duopolioak bere horretan dirau. Igor Elortza = Jon Lopategi.