Misterioa saltsan dago
Makailaoa bizkaitar saltsan
Zelan egin:
Lehenengo pausua kazola baten orioa eta berakatz aleak sueztitzea izango da. Ordurako, zurituta eta juliana eran ondo txikituta eukiko doguz kipula zuria eta gorria; sagar erdia be, zati-zati eginda prest eukiko dogu. Berakatza kolorea hartzen hasten danean, kipulea botako dogu barrura, jarraian sagar zatiak eta, azkenik, piper hautsa. Kazoleari tapea ipini eta, era horretara, kipulearen uragaz dana egosten itxi behar da su motelean; lau bat orduz egosi. Ondoren, tapea kenduko deutsagu lapikoari eta kipuleak botatako ura ebaporetan joango da geldiro-geldiro; konturatzen garanerako kipuleak frijidu kolorea hartuko dau.
Gorago esandako moduan, su motelean dana egosten dogun bitartean, piper txorizeroak preparau geroago gaineratzeko. Horretarako, piperrei haziak kendu eta beste kazola baten uragaz tapauko doguz irakin bat emoteko. Prosezu horregaz, piperrak ura hartu eta handitu egingo dira. Ondoren, kipulea dogun lapikoan dana nahastau eta 10 bat minutuz egosiko dogu. Hurrengo pausua oso garrantzitsua izango da, hau da, kazolan geratu dan orio apurren bat kentzea, izan be, holan egin ezkero saltsea ez da bape koipetsua izango. Ondoren, litro erdi ur beharko dogu, dana nahastau eta beste 10 minutuz egosten ixteko; tarteka-marteka, gatz puntua probetan joango gara eta saltsea ondo dagoala pentsetan dogunean, txino batetik pasau eta ondoren barriro ipiniko dogu irakiten tarteko haizea kentzeko eta saltseak kolorea hartu daian. Saltsea prest dagoanean, makailaoa bertan egosiko dugu su motelean 5 minutuz (ez gehiago), eta jateko prest egongo da, ON EGIN.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria.
Guretzako behintzat oporraldi laburra izan dana joan zan baina gure arteko jardunean ez da etenik egon, izan be, egunero jan gura izan ezkero, inori begira egon barik, egunero jatekoa preparau behar da; beraz, sartu gaitezan buru-belarri kozinan eta zeozer pentsauko dogu. Oraingo honetan, gure lurraldeko saltsa ospetsua egiten ikasiko dogu eta bere erabilerea bakailaoagaz hain zuzen be. Saltsa kontuetan polito gabilz Euskal Herrian baina guk Makailaoa eta Bizkaitar Saltsea aukeratu doguz.
Makailaoa bizkaitar saltsan
Osogaiak (lau lagunentzat):
- Lau makailao zati ( 250 gr. ingurukoa bakotxa, aurretiaz ondo beratuta).
- Kilo erdi kipula zuria.
- Kilo erdi kipula gorria.
- Berakatz ale bat.
- Sagar erdi bat.
- Ondo sikatutako 12 piper txorizero.
- Oliba-orioa.
- Gatza.
- Piper hauts baltza (apur bategaz nahikoa izango da).