Musika elektronikoa egunotan Bilbon
Bizkaie!
"Azkena Elektronikoa: Multicolor Label Night" jaialdia egin eben Azkena Aretoan, Bilbon hilaren 23an. NoData Clubaren Azkena Elektronikoa Jaialdiaren bigarren edizinoa izan da abuztuko arrakastearen ostean. Lehenengo hitzordua izan zan hori baina hilaren 30ean be musika elektronikoa entzuteko aukerea egongo da.
Gabon gauaren bezperan Multicolor Recordings zigilu diskografikoa izan zan izarra. Telemen artistak God is a Computer lehen diskoa eskaini eban zuzeneko emonaldian. House-musikea, musika-elektronikoa eta pop-musikea buztartzen ditu Telemenek.
DJ Good Groovek azken 15 urteak emon ditu clubberrak animetan. Ganera, Auto eta DJV Sound djek sesioa eskaini eben.
Hilaren 30ean, barriz, "Azkena Elektronikoa: Kompakt booking Night" jaialdiaren txandea izango da. "Azkena Elektronikoa Jaialdiko" bigarren saioa dogu hauxe eta oraingo honetan Kompakt diskoetxe eta kontratazino-agentziari esker musika-elektronikoagaz disfrutau ahal izango dogu. Azkena aretoan izango da ekitaldia, eta gaueko 23:00etan hasiko da.
Steve Barnes Process musika-elektronikoko jaialdi europarretan ohikoa da, besteak beste, PopKomm edo Brighton´s EMI Festival jaialdietan. Steve Barnes Processek musika minimal technoa eta groovea nahasten ditu eta erritmo beroak ditu horren musikeak.
Frank Martiniqek jantzan egiteko musika-elektroniko gogorra egiten dau, batez be housea, technoa eta elektro-musikea. Horrezaz gan, gabon gauaren bezperako jaialdian bezela, NoDatako djek sesioa eskainiko dabe, Auto eta DJV Sound djek hain zuzen be.