Jan-edanak  III. urtea // 90. zenbakia

Limoi sorbetea


Limoi sorbetea

Osogaiak:

 Litro erdi ur.
 500 gr. azukera.
 Litro erdi limoi ur.
 Arrautza zuringo bi.

Zelan egin:

Ura eta azukerea kazuela baten irakiten jarriko doguz. Irakin eta segiduan, atara eta hotzitzen itxiko dogu. Bitartean, limoi ura egingo dogu. Behin ura eta azukerea (almibar) hotz dagozanean, limoi uragaz nahastauko dogu eta dana izozkailuan sartuko dogu. Nahastea ordu erditik ordu erdira mobiduko dogu, izozten dan bitartean. Prozesu hau oso garrantzitsua da, eta ez dogu ahaztu behar. Izozten dala ikusten dogunean, bi arrautza zuringoak ondo irabiauko doguz merengea sortu arte, gero sorbeteari gaineratu eta dana ondo nahastauko dogu. Arrautza zuringoak gorputza emongo deutso sorbeteari. Amaitzeko, mahaira atara orduko txanpana ganeratuko deutsagu, gura izan ezkero. Holan, txanpan barik hartu gura dauanak be gozau ahal izango dau limoi sorbeteagaz. On egin!

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Negua izan arren, batek baino gehiagok galdetu deust ia zelan egiten dan limoi sorbetea txanpanagaz, gero eta hurrago dagozan gabonetan egiteko. Badakizue, janari astunakaz batera, jente askori limoi sorbetea gustetan jako, digestibotzat joten dabe eta. Nire ustez, digestiboa baino, errefreskagarria da, izan be, limoi sorbetea oso gozoa da eta horrek ez dau laguntzen digestinoa egiten. Baina errefreskagarria danez, eta janari astun baten ostean hartzeko egokia, etxean zelan egin geinken azalduko dogu.

Sorbeteak egiteko sorbeterea behar da, hau da, likidoak izozteko balio dauan tramankulua. Gehienok ez daukagu traste hori, eta trukoetara joko dogu etxean sorbetea egin ahal izateko. Prozesua erraza da eta momentu batean egiteko modukoa. Goazen ba suetera, sorbetea egitera.