Di que si
Lortu ez arren, film honek komedia klasikoen bidetik jo gura leukela igarri geinke. Lehenengo arazo larria zera da: ikus-entzuleek komikotasun hori tarte labur-labur batzuetan igarri besterik ez dabela egingo.
“Di que sí” film hau eguneroko telezaborraren birusak kutsaturiko beste komedia bat da; halandaze, telebistako genero honen kontura ukutu gozo eta adeitsuagaz barre eragiten ahalegintzen da, plato batean fabrikaturiko maitasun lehiaketen eredua oinarri hartuz.
Emoitzea, ostera, penagarria da: komikotasuna baldresa eta zakarra, txarra benetan. Ikus-entzuleak barre zantzoka paretako erabilitako bitartekoak lar ikusi eta erabiliak izan dira, berbarako, orain dala 30 urteko pelikuletan Landak egiten eban moduan, Santiago Segura sasiospetsua kalean barrena galtzontziloetan ikustea edo Schwarzenegger-en ondorengoa dala pentsetan dauan segurtasun zaintzaile baten handigura absurdoak.
Pelikulearen zelan edo halango tarte bakarra Marina Dor-ekoa besterik ez da, baina erdipurdiko zati honek ez dau arrunkeriatik salbetan Juan Calvoren produktu hau.
Joseba Terreros
- Zuzendaria eta gidoia: Juan Calvo.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 104 minutu.
- Generoa: komedia.
- Antzezleak: Paz Vega (Estrella), Santi Millán (Víctor), Pepe Viyuela (zaintzailea), Constantino Romero (Amador Rosales), Chus Lampreave (ama), Santiago Segura (Óscar), Ornella Mutti (telebistako zuzendaria).
- Produkzinoa: Natacha Kucik eta Antonio Saura.
- Musikea: Federico Jusid.
- Argazkia: Gonzalo Berridi.
- Muntaia: Javier Lafaille.
- Produkzinoaren diseinua: César Macarrón.
- Jantziak: Lala Huete.