Kulturea  III. urtea // 89. zenbakia

Iñaki Gonzalez, marijesi bakarlaria: 'aurten nahiko urduri nago'


3.- Goizaldeko lauretan urtetan dabe Marijesiek kalera, haizea, hotza, edurra, euria... egin arren. Ez da ba lan erraza izango ordu horreetan ohetik altzetea.

Joateko gogoa euki ezkero, altzau egiten zara, askotan ohean geratzeko gogoagaz geratu arren. Baina uste dot merezidu dauala, bizitzan behin baino ezpada be, abesten joatea.

4.- Urte asko taldean kantau ostean, pasa dan urtean bakarlari legez abestu zendun. Zelakoa izan zan esperientzia?

Asko gustau jatan. Hasieran urduri zagoz, baina gero apurke-apurke konfiantzea hartzen zoaz ta azkenean trankil abesten dozu. Halan da be, aurten nahiko urduri nago. Beti dau bildurra, letrak ahaztu, ahots barik geratu...

5.- Ahots entrenamentu berezirik egiten dozu kantau baino lehenago?

Goizaldean, altzetan nazanean, beti eukiten dot ahotsa apur bat eskas, baina berbetan hasi ezkero laster jarten jat ondo. Ganera, beti edaten dot ur apur bet kantau baino lehenago.

6.- Abestuko dozun estrofen artean, zein da zure gustukoena?

Danak gustetan jataz baia badagoz batzuk beste batzuk baino geihago gustetan jatazanak. Horreen artean ez dago bat berezirik, baina zeozer aitatzearren:

Idigi dira zeruko
ate diamantezkoak,
harexekin batera
lehio izarrezkoak
Maria Jose,
Jesús Maria!

Billozik bazagoz bere
ez zara zu pobria.
Zeruan josirik dago
Zuretzako erropia
Maria Jose,
Jesús Maria!

Saioa Torre Gereketa

Iñaki Gonzalezek, 16 urteko mutil gernikarrak, ez dauka zeregin makala egunotan: Marijesietan bakarlari legez kantetea. Urte asko daroaz gabon bueltan goizaldean etxetik urten eta kalez kale kantetan, pasadan urtean lehenengoz egin ostean, aurten be bakarlari legez abestuko dau. Ohiturearen ganeko kontu gehiago berak azalduko deuskuz, baita zer sentiduten dauan be.

1.- Nondik dator Marijesien ohiturea?

Jesusen jaiotzea iragarteko, gabon eguna baino 9 gau lehenago jenteak kalez kale abesten dau, eta talde horreri emoten jako Marijesi izena. Goizeko lauretan alkartzen gara Gernikako Andra Mari eleizearen aurrean eta ia eguna argitzen hasi arte egoten gara abesten, goizeko seiak arte edo. Gura dauana etor leike kantetan.

2.- Noiz urten zendun zuk lehenengoz goizaldean kalez kale kantetan?

Orain dala 4 urte gitxi gora behera, hamabi urtegaz. Nire anaia Aitor joaten zan abesten, baina ez bakarlari legez. Lehenengoz beragaz joan nintzan, eta orain neu bakarrik joaten naz. Batzutan lagunak eta familiakoren bat be etorten da.