Musikea  III. urtea // 89. zenbakia

Loreak zaraman

Roberto Mosoren eleberria euskaraz argitaratua


Bizkaie!

“Flores en la Basura” bigarren edizinoagaz batera, Hilargi edizinoen barruan dagoan ZIRKUS bildumeak LOREAK ZARAMAN argitaratu dau.

Liburuaren gastelaniazko bersinoaren 5000 ale saldu dira daborduko eta talde rockero baten gorabeherak kontetan jakuz. Idazleak berak azpimarratu dauanez: “Istorioa, nik neuk bizitako abenturea da, leku eta sasoi jakin batean: Euskal Herri zalapartatsuan, hirurogeita hamargarren hamarkadearen amaieran eta laurogeigagarren hamarkadearen hasieran. Gazteria eta bere gorabeherak, gure herrialde eskizofrenikoa, inbidia eta magia…; honek guztiak kilikatzen ez bazaitu, jakin eizu istorio entretenigarria idazten saiatu nazala”.

Roberto Moso ZARAMA taldean abeslari ohia izateaz aparte, urte piloa daroaz kazetaritzan, bai Radio Euskadin, bai prentsa idatzian (Muskaria, El Tubo, Devórame, Kaleidos...). Beste liburu bat argitaratua eukan (“Cuentos y Susesidos Bastos”) eta hortik Aitzol Aramaiok zinegileak “TERMINAL” film labur arrakastatsuaren oinarria atara eban.

Iñaki Bastarrika izan da euskaratzailea Roberto beraren gainbegiratuz.