Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea
Egutegia
1. Fasea (Izenemotea eta maketen aurkezpena).
2. Fasea (Sailkatuen kontzertuak zuzenean BilboRock aretoan: Martiaren 3tik maiatzaren 20 arte).
- Pop-Rock kontzertuak: eguenetan.
- Metal kontzertuak: barikuetan
- Joera Barrietako kontzertuak: barikuetan.
Azken kontzertuak (Pop-Rock eta Metal)
- Finalistak Metal arloan: 2005ko bagilaren 8an, eguaztenean.
- Finalistak Pop-Rock arloan: 2005ko bagilaren 9an, eguenean.
Gotzon Uribe
Alkarren segidako hamasei urteen ondoren, Bilboko Udalaren Hezkuntza,
Gazteria eta Kirol Sailak "Bilbao Hiria" pop-rock lehiaketarako deialdia
egin dau barriro. Hamasei urte pasau ondoren, Euskal Herrian zein estadu
osoan be musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbokoa eta
orain europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa dauka.
Lehiaketeak bi aldi ditu. Lehenengoan parte hartu gura izango daben
taldeek izena emon beharko dabe. Horretarako, 2004ko abenduaren 31a baino
lehen, grabauniko hiru kantuz maketa zein disko bat Bilboko Udalaren
Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailera bialdu beharko dabe. Lehiaketan
parte hartu ahal izango dabe Pop-Rock, Metal edo Joera Berriak barruan
sartzen diren hemengo zein europar taldeek; baldintzen artean, nahitaezkoa izango da, taldeek aurkezten daben errepertorioan taldeak berak egindako kantuak baino ez agertzea eta, horrezaz gan, disko bat baino gehiago (AAEN erregistraturik) kaleratu bakoak eta aurreko edizinoetan saria (lehenengo sariak edo akzesit) irabazi bakoak izan behar dira.
Beste alde batetik, bertako komunikabideetako profesionalez osoturiko hiru epaimahai egongo dira. Lan guztiak entzun ondoren, epaimahaiak guztira 46 talde aukeratuko ditu eta bigarren aldian parte hartuko dabe. Bigarren aldia martia eta
maiatza bitartean izango da. Taldeek BilboRock-La Merced aretoan
zuzenean joko dabe eta sarrerea dobanekoa izango da.
Metal eta Pop Rock estiloetan hiru talderik onenak -epaimahaiaren arabera-
azken kontzertuetan joko dabe. Kontzertu horreek bagilaren 8 eta 9an
egingo dira, eta amaieran irabazleen izenak jakinarazoko dira.
1988ko urrian, "Bilbao Hiria" Pop-Rock Lehiaketea abian jarri zanetik
taldeen parte-hartzea urtetik urtera gora joan da; lehengo urteetan
batezbesteko parte-hartzea 170 taldeetakoa izan, kopuru hori nabarmen joan da gora eta igazko edizinoan 1400 lehiakide izan ziran. Ganera, joan dan
urtean, guztira, 24 kontzertu eskaini eta 10000 lagun inguru bertaratu
ziren.