Kulturea  III. urtea // 88. zenbakia

Literatur Sariak 2004


Bizkaie!

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak urtero antolatzen dabez alkarregaz eleberri, antzerki, olerki eta saiakera-sariak. 2004. urteari jagokozan irabazleen izenak jakinarazo ziran abenduaren 10ean egindako prentsaurrekoan. Sari-emotea Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, egin zan.

Ondoko honeek dira aurtengo deialdiaren irabazleak, sariak eta epaimahaikideak:

 Txomin Agirre eleberri-saria: Juan José Ispizua Hormaetxea. Lana: 'Harizpeko neskaren afera'.
Saria: 8.000 euro.
Epaimahaikideak: Maria Jose Olaziregi, Txomin Peillen eta Ana Toledo.

 Toribio Altzaga antzerki-saria: Pantxo Hirigarai.
Lana: '40 urteak'.
Saria: 5.000 euro.
Epaimahaikideak: Eugenio Arozena, Daniel Landart eta Patri Urkizu.

 Felipe Arrese Beitia olerki-saria: Aintzane Galardi Portu.
Lana: 'Itoti urdinaren azpian'.
Saria: 5.000 euro.
Epaimahaikideak: Jon Kortazar, Mikel Lasa eta Lourdes Otaegi.

 Mikel Zarate saio-saria: Xabier Agirre Urteaga.
Lana: 'Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun?'.
Saria: 6.000 euro.
Epaimahaikideak: Aurelia Arkotxa, Adolfo Arejita eta Antton Aranburu.