Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak
NONTZEFILM
Film Laburren I. Nontzefilm Lehiaketea be martxan dago daborduko. Lehiaketea on-line izango da www.nontzefilm.com gunean eta lan onenak FANT 2005ean egongo dira ikusgai.
Lanak formatu honeetan aurkeztu ahal izango dira: .mov, .mpeg, .avi, .asf eta .wmv. Artxiboak 3.5 Mb eta 3 minutuko iraupena izan leike gehienez. Beste alde batetik, filmaren irudi adierazgarri bat be bialdu behar izango da (70 x 50 pixelekoa, .jpg formatuan).
Arauak:
Filmak jasoteko epea 2005eko martiaren 11n amaituko da. Dana dala, Nontzeflash lehiaketearen kasuan legez, antolatzaileek lanak arinago jasoten badabez webgunean egongo dira ikusgai, bai egileen eta baita ikus-entzuleen onerako.
Sariak:
Nontzefilm Saria film onenari: 2000 euro
Bigarren Saria: 1.500 euro
Ikusleen Saria: 900 euro
Euskal Herriko filmik onena: 900 euro
Ernesto del Rio ZINEBIko zuzendariak, Ines Intxausti zine-adituak eta Galder Gaztelu-Urrutia zine-zuzendariak osotuko dabe epaimahaia.
Oinarriak www.nontzefilm.com gunean topauko dozuez.
Nontzeberri kultura webguneak, Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2005) laguntzinoagaz, ‘Nontzeflash II. Animazino Lehiaketea’ eta ‘Nontzefilm I. Film Laburren Lehiaketea’ antolatu dauz. Biak martxan dagoz daborduko.
Lehiaketak on-line izango dira www.nontzeflash.com eta www.nontzefilm.com guneetan, eta lanik onenak datorren urteko FANTen egongo dira ikusgai.
NONTZEFLASH
Pasa dan urtean lehenengoz antolatu zan Euskal Herrian animazinozko film laburren lehiaketa bat sarean. Ekimenak harrera oso ona izan eban, bai parte hartzaileei jagokonean, baita ikusleei jagokonean be.
Kategoriarik ez izan arren, lan gehienak cartoon-ak izan ziran. Guztira, bost kontinenteetako 33 herrialdetatik bidali ebezan 221 animazino: Argentina, Italia, Espainia, Ingalaterra, Eskozia, Mexiko, Senegal, Brasil, Israel, Filipinak, Katalunia, Suedia, India, Errusia, Estadu Batuak, Australia... Euskal Herritik 16 lan bidali ebezan.
Ignacio de Diego madrildarrak irabazi eban lehenengo saria (2.000 euro), ‘La novia de Reanimator’ lanagaz, eta Steve Whitehouse kanadarrak bigarrena (1.500 euro), ‘Fishing’ animazinoagaz. Hirugarrena Kol Belov errusiarrarentzat izan zan ‘Self Destructing Organisms. Vol. 6’ lanagaitik. Internautek emondako saria (900 euro) Peruko Mauricio eta Luis Angel Esparza anaiek lortu eben, ‘Acero Inoxidable’ film laburragaz.
Arauak:
Lanak jasoteko epea 2005eko zezeilaren 25ean amaituko da. Dana dala, antolatzaileek lanak hainbat arinen bialtzea eskertuko dabe, jaso orduko interneteko webgunean ikusgai jarteko.
Sariak:
Nontzeflash Saria animazino onenari: 2000 euro
Bigarren Saria: 1.500 euro
Ikusleen Saria: 900 euro
Euskal Herriko animazinorik onena: 900 euro
Begoña Vicario EHUko Arte Ederretako irakasle eta zinemagileak, Ernesto del Rio ZINEBIko zuzendariak eta Pernan Goñi Animatu enpresako ordezkariak osotuko dabe epaimahaia.
Oinarriak www.nontzeflash.com gunean topauko dozuez.