Benito Lertxundiren lehenengo bederatzi diskoak salgai
1985. urtean, Gaueko ele ixilen baladak lana plazaratu eban Antonio Breschi pianista italiarraren laguntzinoagaz. Mauleko bidean-izatearen mugagabean 1987an plazaratu eban, eta Pazko gaierdi ondua 1989an. Kanta ezagunak eta herrikoiak publikau ebazan lan horretan Lertxundik.
1993. urtean bilduma bikotx bi merkaduratu ebazan, eta 1996an Hitaz oroit lana egin eban. Ahuen sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz eta Nere ekialdean be publikau ebazan Lertxundik.
Diskoak
- 'Ez Dok Amairu' (Herri gogoa, 1971)
- 'Orri laño mehe batek' (Artezi, 1974)
- '...eta maita herria, üken dezadan plazera' (Artezi, 1975)
- 'Zuberoa-Askatasunaren semeei' (Artezi, 1977)
- 'Altabizkar-Itzaltzuko Bardoari' (Elkar, 1981)
- 'Gaueko ele ixilen baladak' (Elkar, 1985)
- 'Mauleko bidean-izatearen mugagabean' (Elkar, 1987)
- 'Pazko gaierdi ondua' (Elkar, 1989)
- 'Hitaz oroit' (Elkar, 1996)
Bizkaie!
Euskal kantagintzea azaltzerakoan Benito Lertxundi ez aitatzea pekatuaren parekoa da. Lan ugari plazaratu dauz 1942an Orion jaiotako musikariak, eta horreetariko batzuk batzea erabagi dau Elkar diskoetxeak. ‘Ez Dok Amairu’-k ekarri eban kultur susperralditik 90eko hamarkadara arte egindako lanak batzen dauz, bederatzi diskotan Lertxundik egindako lana hain zuzen be.
Zuberoa, herri musikea, euskal kantu epikoak... Beti be emozinoen bidetik, euskal senaren bila Lertxundik egindako bidaien lekuko dira lehenengo diskoak.
Oriotarrak kanta batzuk grabau ebazan 1971. urtean Herri Gogoa diskoetxeagaz. Ez Dok Amairu izenburupean gitarra akustikogaz jotako hainbat kanta batu ebazan, tartean gaur egun oso ezagunak diran ‘Zenbat gera’, ‘Egia’, ‘Ekaitza’ eta ‘Gure bide galduak’.
Bigarren lana Oro laño mee batek... izan zan, 1974an argitaratutako beraren bakarkako lehenengo lana hain zuzen be. Disko horretan Lizardiren ‘Oi lur, oi lur’ olerkia eta Leteren eta Artzeren testuak topau geinkez, eta baita Lertxundirenak berarenak be. ‘Herribehera’ kanta ezaguna lan horretan plazaratu eban Orioko kantariak. 1975. urtean ...eta maita herria, üken dezadan plazera merkaduratu eban.
Zuberoa-Askatasunaren semeei (1977) diskoan musika zeltea, irlandarra eta bretoia batu ebazan Lertxundik. 1981ean, barriz, Altabizkar-Itzaltzuko Bardoari lana argitaratu eban.