Bariku arrastiko kafean
- Onak asko bai, baina
karuak gehiago!
- Ander, bista luzatu
preziotik harago!
- Prezioen kontuan ni
ikasita nago:
erosi gura dozun
dana hemen dago,
dendan topau leikezu
eta merkeago!
- Azokara pertsonai
famatuak datoz
euren zaleengana
hurbiltzeko asmoz!
- Bai, kamara artean
patrika bete poz,
danak ahoa itxi
ezinean dagoz;
hori bai, karterarik
irigi bez inoz!
- Dozena bat liburu
gurako neukez nik,
Harry Potterrenak be
urten dau azkenik!
- Urtez urte hainbeste
liburu izanik,
inor badago dana
leiduten dauanik,
ez dau barriz egingo
penitentziarik!
- Ezetz asmatu ze bi
pertsona doazen?
Saioa eta Koldo,
horra hor bi izen;
Bizkaien egon behar
dabe, horren zuzen!
- Tira, hori jakinda
hasi naz pentsatzen,
joan beharko dogula
aspertu ez daitezen!
- Har daiguzan bi metro
eta bi autobus
eta azokan sartu
kleptomano eskuz!
Handik urtengo dogu
josita liburuz
eta azken hondarrak
ahazten bajakuz,
Olentzerok etxera
ekarriko deuskuz!
-Ei, Ander, ez flipatu!
Tira, tira, tira!
Besteen desgrazirik
ez eizu desira!
Azoka ez zan egin
lapurren neurrira...
- Inor ez da jarriko
Mecara begira
liburu bat edo bi
faltetan badira!
Nahiz Jonek izan eban
mila buruhauste,
Durangora joan ziran
esku hutsik bi gazte.
Batak jardun artean
atentzino eske,
besteak poltsan sartu
eban hainbat traste
Azkue bibliotekea
betetzeko beste!
Baina handik ebilen
On Xabier Paia
(enteratu gaitezan,
Frediren anaia).
Hark, begiz jo ondoren
bikote alaia,
korrika deitu eban
lapurren etsaia...
han amaituko al zan
gazteen bidaia?
Galdezka hasi jaken
laster alguazila
eta eurek ospa egin...
a ze jende pila...
Bizkaieko irakurle
xume eta umila,
lagunduko ete dozu
Xabier mutila...
ETORRI DURANGORA
LIBURUEN BILA!
Xabier Paia
- Zubiko plana zein da?
- Azoka Durangon!
- Et, neuri kulturagaz
latarik ez emon;
jendea paseaten
baino ez da joaten, Jon!
- Hainbat liburu, jolas,
diska eta cd-rom,
erosteko han bada
hamaika gauza on!