Musikea  III. urtea // 87. zenbakia

‘Fermin Muguruza 99-04’


Lanaren atal musikalean, CDan, kanta ugari batzen dira, eta ez berak bakarrik abestu eta sortutakoak, baita hainbat lagunegaz batera egindakoak be, Afrika eta Sorkun ezagunak tartean. Honeek dira CDan batzen diran kantak:

Fermin Muguruza - 99-04: (CD)

1 . Bideak
2 . Dues Nacio
3 . Furtibo Putakumiak
4 . Basurdea
5 . Beamon Jauzia
6 . Amesten
7 . Beamon
8 . Guayaquil City
9 . Peret: Espera Un Momento
10 . Dub Manifest (Rude Remix)
11 . Big Beñat (Pez Mix)
12 . Big Beñat (Pery Mix)
13 . Puzka (Zuzenean Bilbon)
14 . Eguraldi Lainotsua Hiriburuan
15 . Hasperena
16 . Zubizuria (Disphoria Remix)
17 . Armagideon Tenoreko Aztarnak
18 . Afrika: Errealiatea Besterik Ez
19 . Sorkun: Pistola Aluan
20 . Overbass: Cash
21 . She Watchs Channel Zero (Rock De Lux)
22 . Guns Of Brixton (Radici Nel Cemento)

Badago zer entzun eta zer ikusi Fermin Muguruzaren azken lanean. Hori bai, ez egizue pentsau azkena izango danik, datorren urteko zezeilerako badauka eta beste proiektu bat: Anartz Zuazuak zuzendutako Xomorroak antzezlaneko musikeaz bera arduratuko da.

Atxapunte

Kortatu, Negu Gorriak eta Dut taldeen ostean Fermin Muguruzak beraren izena daroan taldea sortu eban eta oraintsu arte ekin deutso bakarlari legez Euskal Herriko eta munduko gazte eta ez hain gazte ugariren belarriak, garriak, hankak, bihotzak eta oro har, gorputzak alaitzeari. Manu Chaogaz, Dub Manifestegaz eta Kontrabandeagaz alkarlanean be ibili da, bost urte plazaz plaza emon ostean, horreek danak gogoratzeko DVDa eta CDa egin dauz Muguruzak, daborduko salgai dagozanak. Lanaren izena honakoa: Fermin Muguruza 99-04.

‘Komunikazioa Tour’ biran jasotako kantak dagoz entzungai plazaratu barri daben lanean, hogeitabi hain zuzen be. Kontzertuetako irudiak eta bitxikeriak ikusteko aukerea be badago, baita argitaratu bako kantak be. Ikus-entzunezko atal hau hiru azpiataletan dago banatuta: lehenengoan, Brigadistak Sound System diskotik hona egindako bideoklipak jasoten dira; bigarrenean, zuzeneko emonaldiak dagoz: Dub Manifestegaz eskainitakoak eta Bilbon eta Montrealen eskainitakoak berbarako, baita Kontrabandagaz egindako biran filmatutako 17 kanta be; hirugarrenean, ‘Extrak’ izenburupean, Muguruzaren alkartasun sentimentuak bultzatuta egindako bidaiak jasoten dira, Palestinakoa eta Mexikokoa tartean. Azken honetan musikariaren ibilbide profesionalean eragina izan daben hainbat momentu berezi jasoten dira.