Kulturea  III. urtea // 87. zenbakia

Bilbao Bizkaia Kutxa – Euskaltzaindia. Literatura Sariak, 1958-2003


Liburua elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz) eta egitura sinplea dauka irakurlearen konsulta edo irakurketea errazteko asmoz. Gauzak holan, sari bakotxean urtez urte jasotako idazlanen informazioa emoten da, idazlan sarituen laburpena eta iruzkina eskaintzen diralarik. Edizino argitaratuen argazki bana be jarri da, liburuaren apaingarri modura. Horrezaz gan, epaimahaiaren osoketea edo urte bakotxean sariketan aurkeztutako lanen kopurua lako datuak be topauko ditu irakurleak.

Azkenik esan, Jean Haritschelhar euskaltzainburuaren hitzaurrea irakur daitekela liburuan, baita BBK Fundazioaren agurra be. Bestalde, helduentzat diran lau sarietan irabazle azaldu diran egileen biografiak be jasoten ditu liburuak. Amaieran, egileen aurkibide onomastikoa be konsultau daiteke.

Bizkaie!

Bilbao Bizkaia Kutxa – Euskaltzaindia. Literatura Sariak, 1958-2003 izeneko liburua Aitor Arana idazleak preparau dau, Ricardo Badiola Euskaltzaindiako Argitalpen eragilearen laguntzinoagaz. BBK Fundazioaren eta Akademiaren arteko lankidetzeari esker argitaratu da.

BBKk eta Euskaltzaindiak antolatzen dabezan literatur sariek 45 urte bete dabez dagoeneko eta 45 urte horreen historia da, hain zuzen, liburu honek jasoten dauana, hau da, saritu eta argitaratu diran liburuen zein egileen zehetasunak.

Horretarako, idazlan saritu guztiak bildu dira eta eurei buruzko informazinoa be jaso da, "Euskera" agerkaritik gehienbat, baina baita komunikabideek bere sasoian emondako albisteetatik be. Euskaltzaindiako Azkue Bibliotekan dagoz idazlan sarituen liburu argitaratuak eta, horreen irakurketa lana egin da, guztiei buruzko laburpenak, iruzkinak eta aitamenak egiteko.

Jakina danez, sari bakotxak Euskal Herriko autore garrantzitsu baten izena dauka: Txomin Agirre eleberri-saria, Felipe Arrese Beitia olerki-saria, Toribio Altzaga antzerki-saria, Mikel Zarate saiakera-saria eta R. M. Azkue Saria gazte literaturan (ipuina eta olerkia). Bilbao Bizkaia Kutxa – Euskaltzaindia. Literatura Sariak, 1958-2003 liburuan, sariei izena ematen deutsen autore horreen biografia eskaintzen da.