Jan-edanak  III. urtea // 87. zenbakia

Sesamo-teilak


Osogaiak:

 100 gr. gurin.
 100 gr. azukera.
 100 gr. arrautza zuringo.
 100 gr. urun.
 Sesamo-aleak.

Zelan egin:

Aitatutako ordena berean nahastauko doguz osogaiak, gurina, azukerea, arrautzen zuringoak, uruna eta sesamo-aleak.

Hasteko, lapiko baten jarriko dogu gurina, eta espatula bategaz eragingo dogu, ‘pomada’ puntuan jarri arte. Ostean, gurina puntuan daukagula, azukerea ganeratuko deutsagu, astiro-astiro, eta bitartean guk mobiduten segiduko dogu, bolatxurik urten ez dagian. Hurrengo pausua arrautza zuringoa gehitzea da, eta dana batera bota ahal dogu gurinaren eta azukerearen ganera. Ostean, eragin egingo deutsagu, indarragaz, ondo nahastau arte. Gero, astiro, uruna botako dogu, beti be bueltak emoteari itxi barik, dana ore trinko bat egin arte. Azkenik, gura dogun sesamo kantidadea nahastauko deutsagu, eta ore guztia hozkailuan itxiko dogu, ondo hotzitu arte.

Hurrengo pausua galletea egostea izango da. Horretarako, labea 170ºtan jarriko dogu. Bitartean, labeko plaka baten (hotz dagoala) ‘papel cebolla’ deitzen doguna heldulekuan jarri eta plakan, koilara baten atzeko aldeagaz, 10 zentimetroko diametrodun biribilak egingo doguz oreagaz, 2 milimetrodun lodiereagaz gitxi gorabehera. Honeek lauzpabost minututan egosiko doguz laban. Denpora hau labearen araberakoa izango da.

Azkenik, labatik atara eta berotan, espatula bategaz egositako galletak hartu eta ardao botila baten ganean jarriko doguz, hotzitu arte, teila formea hartzen daben bitartean. Laster, jateko prest egongo dira. On egin!

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Azken errezetea gabonetara begira egindakoa izan zan, izan be, foiedun milorria lehenburuko platera landu genduan. Gaurko errezetan aurrera jarraituko dogu jateko bereziak preparetan, beti be erraz egitekoak. Lehenengo plateretik azkenengo platerera pasauko gara, gabonetan ondo bete ostean zeozer gozoa jateko. Horretarako, sesamo-teilak egingo doguz. Momentu batean eta erraz egitekoak dira, eta esan dodan legez, oso aproposak bazkaldu ostean trankil-trankil jateko. Teila honeek postreagaz batera, laguntzino legez be jan geinkez.

Goazen ba zelan egiten diran ikustera.