Letrak saritzen
Mezea, inoz baino egokiago esanda, Martin Ugalde idazle eta kazetaria gogoratu eta omenduz hasi zan. Harek be jaso eban 1990 urtean Euskadi Literatur Saria Itzulera baten historia lanagaitik, baita mereziduta Euskaldun Unibertsala saria be.
Mikroa makurtu behar izan eban hurrengo hizlariak. ‘Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero antolatzen dau sariketea, literatur esparru guztiak bultzatu eta zabaltzeko helburuagaz. Ganera, lehiaketa honen bitartez euskal literaturea indartu eta idazleen lana be balorau gura dau’. Grosso modo, holako zer edo zer esan eban Mirenek, aitamenak aitamen. Neure memoria urriaren defensan irudi polit-politak iminten ebezala informazinoaren osogarri esan behar dot.
Azkenik, makailaua emoteko ordua etorri zan. Lehiaketan lau sari nagusi emon ziran: Literatura Euskaraz, Literatura Gaztelaniaz, Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Itzulpengintza. Lau atal, lau zergaiti, lau liburu bereizteko letren itsasoan.
Azken arloko irabazlearen lana aitatu eben lehenengo. Zumaiako institutuko ingeles irakasleari egokitu jako, Anton Garikanori. Leo Perutzen Bederatzietatik bederatzietara lana itzuli eban; neure eretxi apalean, gizonak orduak pasauko ebazan holako ehoziri-lanean. Zorionak! Ganera, jeroglifikoak deszifretako begi alperrak daukaguzanokaz be akordau ziran Miren eta Juanjo, Iñaki Beraetxe (Europako 'Kontakizun amaigabe' titulua jaso dauan Goenkaleko Mikel) ekarri ebelako itzulpenaren zatitxu bat amaitzeko.
Jarraian, Haur eta Gazte Literatura sailean Jexux Mari Olaizola "Txiliku"ri egokitu jakon Osaba Bin Floren bere lanarengaitik. Bush-ek ezetz esango deutso planari, Juanjo. Holako hitz-jokoa euki eta saria emon? Ia zenbat irauten deutsun ausardiak.
Segiduan, Eduardo Gil Berak Gaztelaniazko Literatura ataleko saria 'garabitu' (bi begitaldi behar dira holako gizon altua ikusteko!) eban lehendakariaren eskuetatik, Historia de las malas ideas liburuagaitik. Hau liburuau ez dot leidu, baina pentsetan dot gustauko jatala. Almudena Cachok leidu euskun zati bat, erredundantziarik barik.
Azkenik, Euskarazko Literatura sarirako Jokin Muñozen Bizia lo aukeratu eben. Beste nafar bat. Planaren bigarren partea ete, Juanjo? Oso lan onak itxi ebazan atzean honek; beraz, hau be leidu beharko da.
Baina, holan hasi ezkero, liburuen zerrendea lar luzea da. Euskal Herrian gero eta idazle gehiago dago eta gero eta irakurle gitxiago. Esateko asko daukagula izango da.
Xabier Paia
Gaur lau aste ospakizun batera joateko konbitea jaso neban. Mirenek bialdu eustan, Juanjoren etxean lagun batzuen liburuei sari bana emon behar jakela eta, neuretzako be kanapetxu batzuk eta koka-kola koparen bat (alkoholbakoa) egongo zala adierazoz. Atoan, orandino barreka hasi barik, zera okurridu jatan: zer pintetan dot neuk holako sariketa batean? Itzulpen sariagaitik konbidau nabe ala 50 urteko batezbesteko adina 49ra bajatuteko ahalegina baino ez da izango?
Dudea argitu asmoz, Juanjoren etxera joan nintzan. 'Nafarroa, 2, mesedez' esan neutsan kanpotar etxurea eukan Gasteizko txoferrari, izan be, hara be berandu ailegauko nintzan osterantzean. Bera arin ibili zan, baina neu bardin-bardin berandutu nintzan lehendakaritzarako bidean.
Ekitaldia hasi eta bigarren duda bat gehitu neutson neure zerrendeari: ostras! Esataria ez da ba Edurne Ormazabal, telebistako aurkezlea? Glamour larregi egoan horren metro koadro gitxitan. Koadroa ez zan gitxiagorako be: Durangoko azokearen bilera klandestinoa emoten eban harek! Elkar, Ibaizabal, Eizie... eta izen propio pilo bat. Eta izenen artean neu. Ur Apalategiren aurrean jarri nintzan, konturatu barik nor ixten neban atzean.