Musikea  III. urtea // 86. zenbakia

Game over: PLT erabarritua


Indarrak bat eginda, PLTko hiru kideak David Gonzalez, Xampe eta Rafa Rueda jaiobarri legez sentidu dira, lehenengo diskoetan igarten diran sentsazinoakaz baina pozik geratu dira azken produktuagaz. Egoereak eraginda, leitekeana da testu ilunagoak agertzea diskoan eta, oro har, diskoa rockeroagoa, zuzenagoa izatea. Hori bai, taldea zuzenean ikusteko datorren urteko martira arte edo itxaron beharko da; bien bitartean, geldiro-geldiro zuzenekoa preparetan eta egoera barrira ohitzen joango dira.

Bizkaie!

Mungiako lagun koadrilearen 10 urteko ibilbidearen ostean, Aitor Abiok taldea itxi behar izateak laukotea hirukote bihurtzea ekarri dau eta golpe gogorra izan da hori taldearen eta lagunartearen jardunerako.

PLTren bosgarren diskoa da ‘Game over’ baina ‘Minus’ argitaratu ebenetik hiru urte pasau dira. Zaleak larri egozan eta izenburu hori ikusita, asko izan dira taldea azkenetan egoala pentsau dabenak. Oker ebilzan. Rafa Rueda taldeko abeslariak argitu dau taldeak lau buruetatik bat galdu dauala eta horrek etapa baten amaierea eta ziklo barri baten hasierea baino ez dakarrela. ‘Game over’ horrek partidea amaitu dala iragarten badau be, ‘insert coin’ horrek adierazoten dau jokua ez dala amaitu.

PLT talde erabarritua da, desbardina, kontzeptu barri bateri aurre egin beharko deutsona, hirukote legez pentsetan hasi dana, horrek ekarriko dauan aldaketa musikal zein estetikoagaz.