Zinea  III. urtea // 86. zenbakia

María llena eres de gracia


Zeintzuk dira Kolonbiako 17 urteko gazte batek sabelean kokaina eroanez bizitzea arriskuan ipinteko daukazan arrazoiak? Zein da persona honen atzean ostentzen diran ibilbideak? Marstonek film osoa egituratu dau Catalina Sandinok (Berlingo zinemaldian aktoresarik onenaren saria) antzezten dauan personaia nagusiaren bitartez. Neska gazte honek ez dauz beharlekuko eta etxeko modu txarrak aguantetan eta narkotrafikoaren alderdirik arriskutsuenera joko dau egoera personalari urtenbidea topau guran.

Pelikulearen egitura dramatikoa sinple baizen eraginkorra da: kokaina “mando” bihurtzeko prozesuan emon beharreko pausuen deskripzino zehatza. Halan, film honen giltzarria eta arrakastearen sekretua istorioaren gogortasun eta sendotasunean dago. Drama hau bene-benetakoa da eta Marston-ek asmau egin dau Kolonbiako errealidade gordin honen ikuspuntua erakustean.

Filmaren dokumental etxurako formatua, personaietara eten barik hurreratzeko modua, kamerea eskuz erabili izana... dan-dana bideratuta dago ikus-entzuleen konplizidadea lortzeko eta istorioa sinisgarritasunik handienagaz kontetako. Dana dala, pelikulearen tonua apur bat eztitu dabe, etsipen eta gogortasun giro horretan arnasbideak guztiz galdu ez daitezan.

Edozelan be, gauza guztien ganetik, Catalina Sandino hasibarriaren beharra azpimarratu beharra dago; lan zabal honen ondorioz, erregistro mordoa antzeztu behar izan dauz eta lana ondo be ondo bete ez eze, ikus-entzuleak magnetismo ezin erakargarriago baten barruan atrapetako gauza be izan da.

Joseba Terreros

- Zuzendaria eta gidoia: Joshua Marston.
- Herrialdeak: AEB eta Kolonbia.
- Iraupena: 110 minutu.
- Antzezleak: Catalina Sandino Moreno (María), Yenny Paola Vega (Blanca), Guilied López (Lucy), Orlando Tobón (Don Fernando), Jhon Alex Toro (Franklin), Patricia Rae (Carla), Virginia Ariza (Juana), Charles Albert Patiño (Felipe), Wilson Guerrero (Juan), Johanna Andrea Mora (Diana).
- Argazkia: Jim Denault.
- Muntaia: Anne McCabe eta Lee Percy.