Fito & Fitipaldis taldearen zuzenekoa plazan
Igaz kaleratutako ‘Lo más lejos, a tu lado’ diskoagaz sekulako arrakastea lortu eban Fito & Fitipaldis taldeak, eta disko hori aurkezteko biran 120tik gora kontzertu eskaini dabez orain arte. Dana dala, bira ez da amaitu oraindino: Sevillan Marea taldeagaz batera abenduaren 11n joko dabe, Logroñon abenduaren 18an, eta Gasteizen abenduaren 30ean amaituko dabe bira erraldoia; guztira, 125 kontzertu izango dira. Euskal Herrian ez eze, Catalunya, Galizia eta Espainiako leku askotan eskaini dau bere musika zuzenean Fito y los Fitipaldisek, eta kontzertu askotan aretoak bete egin dira.
Bizkaie!
Udan bizitakoak gogoratzeko edota kontzerturako joaterik izan ez ebenek zuzenean jaso dagien ‘Vivo... para contarlo’ izeneko CDan eta DVDan Fito & Fitipaldis taldeak 65.000 lagunen aurrean, Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 19an emondako kontzertu gogoangarria jasoten dau.
‘Vivo... para contarlo’ izeneko CDan eta DVDan, kontzertuko 90 minutuetan entzundakoaz gan, 160 irudi inguru jaso dabez.
DVDak zuzeneko 17 abesti ditu, CDak baino bi gehiago: "Quiero beber hasta perder el control", "La casa por el tejado", "Trozos de cristal", "Barra americana", "Buen Castigo", "A la luna se le ve el ombligo", "Cerca de las vias", "Que divertido", "Vamonos", "Siempre estoy soñando", "Whisky barato", "Ni negro ni blanco", "Para toda la vida", "Alegria", "Soldadito marinero", "Nada que decir" eta "Corazon oxidado". Horrezaz gan, Sueños locos film dokumentala eta Fito Cabrales kantariaren bideoklip guztiak be sartu dabez.