Bertsotan
III. urtea // 85. zenbakia
Aupa Fredi!
Bermeon, zemendiak 21, 21:00etan, plaza ondoko banku batean
Zure ikasleak
Iepa, kaixo, aupa Fredi
adiskide eta maisu
Bermeoko kaian dena
ederto joan zaizu.
Lehenengo jezarri zara
patua ote, aizu!
Agurrarekin sasoia
erakutsi diguzu:
jendea gozaraztea
helburu jarri duzu
eta espero zen eran
gozarazi gaituzu.
Euskaldunara helduta
jadanik bi abendu,
bertsolari erregularren
asperduren ukendu.
Nahiz txutxumutxuak egon
edo puntuak kendu,
ea zu zaren guztia
inoiz ote garen gu!
Berez geroa garela
inork esan omen du
baina ez legoke gerorik
zuk egin ez bazendu!
Inork pentsatu lezake
“a ze saio eskasa!”
baina hobeto egitea
ez da gauza erraza:
polita zen belauniko
posturaren jolasa,
borobila dinamita
edo “Abu Abasa”...
bide luzea den arren
har ezazu arnasa
oraindik urruti dago
zure azken arnasa.