Bertsobarri
Bizkaiko Txapelketea
Bizkaiko Txapelketa Nagusiko hurrengo saioa zemendiaren 28an izango da. Bertan Arkaitz Ugartetxea, Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Garikoitz Sarriugarte, Eneko Abasolo eta Unai Iturriaga izango dira finalerako txartela eskuratzeko epaileen puztarri gehien jaso gurako dabenak. Aurkezlea Xiomara Gezuraga izango da.
Inozkorik jente gehien hurreratu da Bizkaiko Txapelketara; kanporaketatan bertsozale ugari agertu baziran, zer esanik ez finalaurreen kasuan. Bermeoko frontoian argi ikusi zan joan dan domekan Euskal Herriko bertsolaritzearen epizentroa uste baino mendebalderago dagoala.
Xabier Paia
Udagoienean bagagoz be, emoten dau bertsolaritzeak ez daukala ezelako asmorik kobazuloan lotan gelditzeko. Aspaldi ezkonduta egon ziran Bizkaia eta Araban, berbarako, bertsogintzea martxa ederrean dabil.
Bertsotan Bagare, Bertsolari Gazteen III. Sariketea
Bertsotan Bagare Sariketearen helburu nagusiak Araban euskereagaz batera bertsozaletasuna eta kantuzaletasuna bultzatzea dira, baita bertsolari gazteentzako bultzada bat izatea. Antolatzaileak Arabako Bertsozale Alkartea eta Bagare Euskal Tokia dira eta laguntzaileak Zigoitiako euskaltzaleak taldea Amurrio, Laudio eta Gasteizko bertso-eskolak eta Añana Euskeraz Mingainean taldea. Bertsoakaz batera, kantuak be presente egongo dira, hainbat ariketa eta ekintzakaz. Berbarako, bertsolari bakotxak doinu edo kantu ezagun edo mitiko bat erabili beharko dau agurra pentsetako. Era berean, bakarkako lanean kantu bat entzun eta horri bota beharko jako bertso bat. Sariketearen datak honakoak izan eta izango dira:
Zemendiaren 5ean, Arespalditzan
Bertsolariak: Iker Agirre, Irati Anda, Ander Lizarralde, Julen Zulaika, Jokin Labaien eta Jon Elizetxe.
Gai-emoilea: Alfredo Remirerez
Zemendiaren 12an, Añanan
Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Andere Arriolabengoa, Lander Meaza, Miren Artetxe, Iñigo Izagirre, Beñat Vidal.
Gai-emoilea: Naroa Sasieta.
Zemendiaren 19an, Gopegin
Bertsolariak: Amaia Altube, Izar Mendiguren, Egoitz Zelaia, Arkaitz Oiartzabal, Xabier Paia eta Enaitz Alustiza.
Gai-emoilea: Lierni Altuna.
Saio jentetsu eta biziak izan dira oro ha. Uste baino askozaz be jente gehiago parajetu zan Euskal Herri osoko bertsolarien kantuak entzutera. Saio bakotxeko sailkapeneko lehen bertsolari biak pasau dira finalera, eguen honetan jokatuko dana:
Zemendiaren 25ean, eguena, 20:00etan. Aldabe Gizarte Etxea.
Bertsolariak: Julen Zulaika, Jon Elizetxe, Miren Artetxe, Iñigo Izagirre, Xabier Paia eta Enaitz Alustiza.
Xabier Paia