Musikea  III. urtea // 85. zenbakia

‘Vacaciones de mi mismo’, Manolo Garciaren poesia


Beste alde batetik, Los Rapidos taldean eta Quimi Portetegaz batera, Los Burros eta El Ultimo de la fila taldeetan ibili ostean, bakarka hiru disko plazaratu ditu: ‘Arena en los bolsillos’ (1998), ‘Nunca el tiempo es perdido’ (2001) eta, hiru urte isilik egon ostean, ‘Para que no se duerman mis sentidos’ (2004), 16 kantu eta bideoklip bat eta argazkiakaz hornidutako DVD berezia.

Manolo Garciak kontzertu bi emon ebazan Bilbon pasa dan astean eta La Casilla ganezka egoala, disko barriko 12 bat kantu, aurreko diskoetako batzuk eta El ultimo de la fila taldearen kantu batzuen errepasoagaz, danak pozik geratu ziralakoan nago.

Bizkaie!

Barruko gogoeta eta pentsamentuak adierazoteko, komuniketako pasinoa dauka Manolo Garciak, poeta da arlo guztietan, musikeagaz asko transmitiduten dau, Garcia jn.aren koadroak sugar zoroak dira eta argazkietan, barriz, pasadizo sakonak islatzen ditu. Oro har, bizitzan denporea dala garrantzitsuena aldarrikatzen dau eta, gora begira egon beharrean, bizitzea bizitzeko, gozetako dala.

‘Musikearen harian, industria, negozioa eta diruaren gainetik, musikea poesia da, barruan daukazuna plazaratzeko tresna. Ni neu musikearen eta pinturearen artisau sentitzen naz; etxeko gela txiki baten orduak eta orduak pasetan dodaz makinakaz, kantuak zein koadroak izan leitekezanakaz olgetan, esperimentetan; akordeakaz, erritmoakaz edota makinakaz gogaitzen nazanean, alboan daukadan astoan pintetan hasten naz eta sarritan, musikarako, kantuetarako inspirazinoa azaltzen jat. Beste batzuetan, barriz, pintureagaz aspertu eta musikeagaz olgetan hasten naz. Horixe da nire pasinoa, musikeagaz eta pintureagaz disfrutetan dot gehien’.

‘Vacaciones de mi mismo’ liburuan, hustu eta biluztu egin da Manolo Garcia, bera dan moduan agertzen jaku, ezer gorde barik. Manolo Garciaren ibilbide musikala, kantuetako berbak, argazkiak, irudiak, pinturak agiri dira.