Jan-edanak  III. urtea // 85. zenbakia

Foie eta sagar berde milorria


Osogaiak: (4 lagunentzat)

 Sagar berde bi (gran smith).
 500 gr. Foie midi cuit (egositako foie-grasa).
 Sagar bigaz egindako purea.
 Lasagnea egiteko pasta freskoa (12 lamina).
 40 gr. azukera.

Zelan egin:

Sagar berdea hartu eta oso fin ebagiko dogu, ahal izan ezkero pernila ebagiteko makineagaz. Ebagi ostean, uretan sartuko dogu, oxidau ez daiten. Beste sagar bigaz purea egingo dogu, honeek labean erre ostean thurmixagaz ondo txikituz. Sagarra labean ordu erdiz eukiko dogu, 180ºtara, eta sagarraren bihotzean azukerea sartuko dogu.

Lasagnea egiteko pastea egosi egingo dogu, minutu batez irakiten dagoan ur gazitan sartuz. Atara ostean, segiduan hotzituko dogu.

Behin dana prepareta daukagunean, milorria egiten hasiko gara. Horretarako ontzi sakon bat hartuko dogu eta osogaiak kapaka jarriko doguz bertan. Lehenengo, ebagitako sagar berdea jarriko dogu, azpiko aldean; ostean, honen ganean, mehe ebagitako foie-grasa, eta jarraian sagar purea, dana lisu geratzeko. Gero, barriro prozesu bera egingo dogu hiru edo lau bider. Amaitzen dogunean, hozkailura sartuko dogu dana eta egun batetik bestera itxi, ondo hoztu arte.

Hurrengo egunean, hozkailutik atara eta kontu handiz, aizto zorrotz bategaz zatituko dogu. Gero, azukerea ganetik bota eta sukalderako dagoan soplete berezi bategaz erre egingo dogu, ganean karamelu antzeko bat sortuz. On egin!

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Neguko giroa hasi da eta horrenbestez, zeozer berezia preparetan hasiko gara. Egiteko erraza eta oso gauza goxoa eta berezia dakargu oraingoan lantzeko eta ikasteko. Foie-gras bat landuko dogu, milorri legez, eta kontuan hartu errezeta hau gabonetarako begira oso egokia dala. Sagarrakaz lagunduko dogu foie-grassa, mila orria sortuz. Esan beharra dago, ganera, foie-grasa arinago preparau geinkela, holan plater hau jan gura dogun egunean bertan ez dogu horrenbeste lan eukiko, aurreratuta eukiko dogu eta.

Goazen ba sukaldera, errezetea zelan egiten dan ikustera.