Zinea  III. urtea // 85. zenbakia

'Pantera Errosa' ospetsuaren remake bat abian


Kline antzezle ezagunak ('Wanda izeneko arraina' eta 'French Kiss') Dreyfus-en narruan sartuko da, Clouseau-ren nagusi harroaren paperean, hatan be. Aktore honek dino filmazinoan orain arte giro ona nagusitu dala eta zeozer txarto egiten dabilzala, dan-dana lar erreza izan dalako.

Jean Renok, bestalde, berarentzat ohore handia dala MGMrentzat atzera be behar egitea esan dau. Era berean, adierazo dau Roberto Benigni itailarraren hurrengo lanean be ikusi ahal izango dogula.

'Pantera Errosaren' ikutu femeninoa Beyoncé-k emongo dau; antzezle honek onartu dau errodajearen hasikeran nahiko atezuan eta urduri egon dala, baina dino etorkizunean be itxaroten dauala film guztiak hau baizen errezak izatea.

Mortimer-en esanetan, bertsino barrian ahaleginduko dira Blake Edwards-ek egin eta Peter Sellers britaniarrak Clouseau-ren zereginean antzeztutako filmeak hobetzen; dana dala, horretarako, oso lan on eta gogorra egin beharko dabe. Gauzak holan, film honen bitartez pertsonaia klasiko honeek belaunaldi barri bati ezagutarazoteko bidea ebagiko da.

Joseba Terreros

Steve Martinek, Kevin Klinek eta Jean Renok Parisen ekin deutsie 'Pantera Errosa' klasikoaren bertsino barria filmeteari. Shawn Levy pelikulako zuzendariagaz batera, Beyoncé kantaria eta AEBetako Emily Mortimer antzezlea ('Notting Hill') ikusi ahal izango doguz.

Clouseau inspektore baldarraren zeregina beteten dauan filmeko protagonisteak, Steve Martinek adierazo dau filmazino honetan ondo be ondo pasetan dabilela, hasikerako presinoa gogorra dan arren.

Martin, ganera, gidoiaren egileetariko bat be bada; beraren ekarpenak nahiko ideia zoroak izan dirala aitatu dabe. Era berean, jakin ahal izan da pelikulea Estadu Batuetan datorren urteko udan estreinetako asmoa dagoala.