Euskerea eta justizia
Jaime Oraák (Deustuko Unibertsitatea) eta Idoia Zenarrutzabeitiak (Eusko Jaurlaritza) Kode zibila eta aurkezpen ofizialak parajetuko deuskuez. Azkenik Cesar Gallastegik (Deustuko Unibersidadea, Zuzenbide Fakultatea), Gotzon Loberak (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Adolfo Arejitak (Deustuko Unibersidadea, Euskal Filologia) hizkuntzalaritza eta historia izango dabez berbagai nagusi.
Jardunaldien bigarren egunari hasikerea emoteko arduraduna Andres Urrutia (notarioa, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultatea) jauna izango da, euskerearen erabilerea eta zuzenbidea buztartzen dauazan euskaltzain eta irakaslea. Ondoren, Eneko Oregik (HAEE-IZO) eta Esther Urrutiak (Deustuko Unibersiaea, Zuzenbide Fakultatea) ordezkatzen dabezan erakundeek egindako ekarpena mahaiganeratuko dabe, Itziar Alkortak (EHU, Zuzenbide Fakultatea) Euskal Herriko Unibersidadearen aportazinoaz berba egingo dauan eran.
Jon Landa (EHU, Zuzenbide Fakultatea); Esteban Umérez (abogadua, Justizia Euskaraz alkartekoa), Josu Barambones (Justizia Auzitegietako itzultzailea eta Itzulpengintza irakaslea, EHU, Filologia Fakultatea), Karlos del Olmo (EIZIE), Leire Zenarruzabeitia (UZEI) eta Manu Arrasate (HAEE-IZO) arrastirako aurreikusi dan mahai-ingururako berba-lagunak izango dira. Hasitakoa behar bezela akabetako, Rosa Miren Pagola (Deustuko Unibersidadea) andereak jardunaldiak itxiko dauz.
“Euskal justizia” emoten dauan oximoronak ardatz nagusi bat dauka: euskerearen legea. Elebitasuna babesten dauan lege horrek jaten emoten deutse hainbat eta hainbat itzultzaileri, baina behar sinbolikoa baino ez da. Zenbat personak leiduten dabe Aldizkari Ofiziala euskeraz? Elebitasunak aukeratzea dakar, baina diglosiak ez.
Xabier Paia
Aste honetan Euskal Herriko justizia arloan behar egiten dabenen bilerea antolatu dabe Deustuko Unibersidadean. Euskal Gaien Institutuak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE-IVAP) «Hizkera Juridikoa eta Itzulpengintza» izenburuko sinposioa antolatu dabe, 2004ko zemendiaren 17 eta 18an, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesagaz.
Euskal Herriko Administrazio publikoko abogadu, notario, epaile eta idazkarien lana hobetzeko ahalegina dogu berau. Izan be, argi dago zuzenbidean ageri dan hizkuntza nagusiena ez dala euskerea, baina justiziak ez badau hizkuntza-eskubiderik bermatzen, nork egin behar dau?
Partehartzaileen artean, arlo juridikoan zeresana daukien eta behar egiten daben personak topau geinkez: Jon Koldobika Urrutia (HAEE) jaunak zabaltze-ekitaldia bideratuko dau Santiago Larrazabal (Deustuko Unibersidadea) jaunagaz batera, azken horreek lehen berbaldia emongo dauala: «Deustuko Unibersidadeko Euskal Gaien Institutuko ekina: hogeita bost urteko ekarria» izenburupean, Ibaizabal ertzeko unibersidadeko euskerearen inguruko taldeak gizaldi laurden batean egindako beharraren barri emongo dau. Enrique Alcaraz (Alacanteko Unibersidadea) jauna itzulpen juridikoaz mintzatuko da eta José Palaciok (Europako Erkidegoetako Lehen Auzialdiko Auzitegiaren Idazkaritza) zuzenbidearen trataera eleaniztunaz berba egingo dau.