Musikea  III. urtea // 84. zenbakia

Split 77: asko landutako kasualidadea


Inspirazinoa 80. hamarkadan hartu dabe, euren ume denporetako musikan. Holan ba, garai hareetako sonoridadea gaurkotu eta disko berezi honegaz erdibideko etapea egin gura dabe bilbotarrek, datorren urtean etapa barri bategaz hasteko.

Euskal taldea izanda, ingelesez lan egiteko gai izan dirala autortzen dabe. Holan ba, hizkuntza horretan abesteko kapaz dirala ikusita, beti be euskerea baztertu barik, hurrengo lanaren oinarriak finkatu dabez ‘Mentura’ diskoagaz. Atzerrian be ibili dira musikari bilbotarrak, eta autortzen daben legez, ‘talde euskaldun batek nazinoartean joteko aukerea eukala ikusteak begiak zabaldu euskuzan’.

Noizpop-eko arduraduna, Gotzon Uribe be oso pozik dago taldearen lanagaz. Uribek zeozer desbardina topetan dau beti be, zeozelako ukutua emoteko ataraten dabezan diskoei, urtean pare bat edo.

Diskoaren 600 ale plazaratu dira, eta danak pasau dira taldekideen eskuetatik. Fabrikazinoa etxean egin dabela esan geinke, eta horrek izakera berezia emoten deutso lanari.

Jenteari momentu ona pasau eragiteko helburuagaz dator Split 77. Musikea aukeratzen eta jarten egoten diran DJen figurea goraipatzen dabe lan honegaz, izan be, euren esanetan, oso garrantzitsua da figura hori musikearen munduan, berak zehazten dau eta, zeozelan esateko, diskotekearen edo tabernearen ibilbide musikala.

Saioa Torre Gereketa

Orain dala pare bat urte inguru, lehenengo diskoa plazaratu eban Split 77 taldeak, ‘Antenna’ izenburupean. Rock-a, pop-a eta elektronikea buztartzen ziran euren abestietan, Britainia Handiko gaur egungo pop mobimentuko hainbat talderen antzera. Eta bidea zabalik eukiela ikusita, beste disko bat atara barri dabe, ‘Mentura’.

Noizpop-en eskutik jatozku Split 77 talde bilbotarra. Musikearen arlo ludikoa oinarritzat hartuta, etxean sofan entzuteko diskoa barik, tabernetan jantzan egiteko lana aurkezten deuskue oraingoan. Horretarako, bersino ugari egin dabez, eta euren kantaren bat be badago. Aurkezpen egunean zehaztu ebenez, trantsizino-diskoa da, lehenengo diskotik aurrerantzean etorriko diranetara eregi daben zubia hain zuzen be. Musika-estiloa barritu dabe, eta euren benetako nortasuna topetako beharrean arrakastea lortu dabela dino Split 77-k.