‘Harry Potter eta suzko kaliza’ filma martxan
'Harri Potter eta Suzko Kalizan' agertuko diran personaia barrien artean garrantzitsuena Brendan Gleeson ('Troya', 'Cold Mountain') izango da; Mad-Eye Moody izeneko personaia hau Arte Ilunen kontrako Defentsa irakasle barria izango da Hogwarts ospetsuan.
Laugarren emonaldi honetan agertzen diran beste antzezle batzuk ondoko honeek dira: Frances De La Tour ('The Cherry Orchard'), Madame Maxime modura; Roger Lloyd-Pack ('Teilatuko biolin-jolea', 'Banpiroagaz berbetan') Barty Crouch modura; Pedja Bjelac ('Harrisonen lorak', 'Eurotrip'), Igor Karkaroff modura; Jeff Rawle ('Zure moduko neska bat'), Amos Diggory modura eta David Tennant ('Los Ángeles-en botata') Barty Crouch modura.
Ganera, Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson eta Tom Felton ikusi ahal izango doguz antzele nagusien narruan sartuta (Harry Potter, Ron Weasley, Hermione Granger eta Draco Malfoy, hurrenez hurren); era berean, honeek guztiak ostera be ikusi ahal izango doguz: Robbie Coltrane, Hagrid modura; Michael Gambon, Dumbledore modura; Robert hardy, Cornelius Fudge modura; Jason Isaacs, Lucius Malfoy modura eta Gary Oldman, Sirius Black modura, besteak beste. Laugarrena izan arren, datorren urteko gabonetan film honen arrakastea ziurtatuta dago.
Joseba Terreros
Daborduko martxan dago Harry Potter-en abentura barria. Guzurra dala emoten dauan arren, laugarrena. 'Harri Potter eta suzko kaliza' izeneko pelikulea mundu osoan estreinatuko da 2005eko zemendian. Alfonso Cuarón zuzendariak 'Harry Potter eta Azkaban-go presoa' filmagaz lortutako arrakastearen ostean, oraingoan zuzendaria Mike Newell izango da, 'Lau ezkontza eta hileta bat' edo 'Mona Lisaren irribarrea' film ezagunetako egile bera. Gidoia, dana dala, aurreko beste hiru filmetan izandako Steve Kloves-ena izango da.