Shall we dance?
John Clark (Richard Gere), Chicagoko abogadu arrakastatsua da eta bizimodu ia perfektua dauka. Ganera, emateagaz maiteminduta dago eta seme-alaba zoragarriak daukaz. Edozelan be, behar monotonoa dauka; bulegora heltzea infernura egindako bidaia baten antzekoa da eta familia lanpetuegi dago alkarregaz egon ahal izateko. John-ek bere buruari itauntzen deutso ea besterik ez ete dagoan, harik eta arratsalde batean, beharlekutik etxera bidean, dantza irakasle gazte bat ventana batetik ikusi arte. Gauzak horrela, handik gitxira areto dantzak John-en igesbide bihurtuko dira.
Egia esan, “Shall we dance?” filmak Jennifer López deritxon akats eta hutsunea dauka hasikera-hasikeratik. Etsipen sentsazinoa emoteko antzezten dauan modu hori ez da lar sinisgarria. Ganera, hainbat dantza ikustean eta sano interesgarria izan arren, planorik gehienetan munduko atzealderik karuenetarikoa baino ez dogu ikusiko.
Edozein kasutan be, pelikula hau AEBetan hain gogoko daukiezan komendia erromantiko horreetako bat da eta, zinemara sartu aurretik amaiera zoriontsu eta zoragarria eukiko dauana jakin arren, denporea pasetako modu bat izan daiteke domeka arratsalde euritsu batean. Larrosa kolorez margoturiko produktu duina da, antzezpen, gidoi eta pasarte umoretsu duinak daukazana.
Joseba Terreros
-Zuzendaria: Peter Chelsom.
-Herrialdea: AEB.
-Iraupena: 106 minutu.
-Antzezleak: Richard Gere (John Clark), Jennifer Lopez (Paulina), Susan Sarandon (Beverly Clark), Stanley Tucci (Link Peterson), Bobby Cannavale (Chic), Anita Gillette (Srta. Mitzi), Lisa Ann Walter (Bobbie), Omar Benson Miller (Vern), Richard Jenkins (ikertzailea), Nick Cannon (Scotty).
-Gidoia: Audrey Wells; Masayuki Suo zuzendariaren "Dansu wo shimasho ka" (1997) pelikulan oinarrituta.
-Argazkia: John de Borman.
-Muntaia: Charles Ireland.