Hizkuntzak aztertzeko Europako alkarteagaz batzartu da Euskaltzaindia
Gaur egun, Europako 24 hizkuntza dagoz ordezkatuta ALTEn: euskerea, bulgariera, katalana, daniera, nederlandera, ingelesa, estoniera, finlandiera, frantsesa, alemana, greziera, hungariera, italiera, letoniera, lituaniera, luxenburgera, norvegiera, poloniera, portugesa, errusiera, esloveniera, gaztelania, suediera eta galesa. Hizkuntza horreen guztien ordezkariak -ehun bat persona izan ziran Euskaltzaindian- hartu ebazan pasa dan astean Andres Urrutia euskaltzainak. Bertan Akademiaren sormen, bilakaera eta zereginak azaldu eutsiezan. Horrezaz gan, Euskaltzaindiaren webgunea be erakutsi eutsen. Webgune horren barruan, instituzinoaren inguruko informazino zabala eskaintzen da, baita Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak -Euskal Izendegia, Deitura Izendegia, Herri Izendegia eta Mendiak- Corpusa eta Azkue Bibliotekaren katalogoa be.
Bestetik, ALTEren biltzar horren barruan, Conference Day izenekoa egin zan Euskalduna Jauregian. Egun horretan, hizkuntzaren ebaluazinoan daukien esperientzia azaldu eben Europako adituek.
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskatuta, pasa dan astean Association of Language Testers in Europe (ALTE) alkartea hartu eban Euskaltzaindiak. ALTE alkarteak Europako hizkuntzen azterketak egiten dabezan hainbat erakunde batzen ditu eta daukan zeregin nagusia hizkuntza azterketen munduan goi mailako erispideak zaintzea da, arau bateratuen garapena bultzatzeko asmoz. Batzarrean Andres Urrutia euskaltzainak Euskaltzaindiaren ganeko azalpena emon eutsen alkarteko ordezkariei.
Pasa dan astean, Bilboko Euskalduna Jauregian, 29. Biltzarra egin eban ALTE alkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate Sailak lagunduta. Biltzar horretan -aurten egiten dauan bigarrena, lehenengoa Krakovian egin eben, maiatzean- hizkuntzea ebaluetako arloan dagozan Europako aditu eta arduradun nagusiak batu ziran.