'Liverpool-Gernika', Jabier Muguruzaren eskutik
Bakarlari moduan lan egiten hasi zanetik plazaratu dauan zazpigarren lana da hau. Hirusta Records etxeak produzidu dau bildumea eta musikariak beraren kantutegiko abesti onenak gogoratu ditu barriro.
Ilusinoz beteta dagoala esan dau behin baino gehiagotan Muguruzak, eta aurrerantzean be lan ugari egiteko gogoz eta indarrez dagoala argi itxi gura izan dau. Izan be, orain arte egindakoagaz konparauta, azken disko hau desbardina da, baina datorren urterako preparetan dabilen lanak aurreko guztien ukutua eukiko dau.
Bizkaie!
Paul McCartney Beatles taldeko partaide izandakoak sortutako Liverpool Institute for Performing Arts (LIPA) eskolan behar egiten egon da azken hilabeteotan Jabier Muguruza. Maiatzean hasi zan Irungo musikaria LIPAn, Musika Modernoa lizentziaturearen ikasleei beraren obrea azaltzen. Azken urteko ikasleakaz batera, birea egin eban eta horren frutua da kaleratu barri dauan: Liverpool-Gernika zuzeneko diskoa.