Being Julia
Somerset Maugham-en nobela labur baten oinarrituta, “Being Julia” atzekoz aurrera idatzi ebela emoten dau. Izan be, amaierea hain da sendoa, ze aurretik erabilitako nahaste guztiak ez deusku ardura.
Inork ez dau kolokan iminten amaierak garrantzi handikoak dirana. Zuzendari batek hasikera ona eta amaiera makala daukan film baten eta hasikera ahul eta amaiera indartsuko beste baten artean aukeratu beharko baleu, sekula ez leuke lehenengoaren alde egingo. Ikus-entzuleak be nahiko eskuzabalak izaten dira horrelakoetan eta edozer jasateko prest egoten dira amaieran ganorazko produktua eskaini jakela konturatzen badira.
Baina amaierara heldu baino lehenago, hainbat pasarte gainditu beharko dira. Lehenengoa genero aldaketea izango da; filma azaleko fartsa modura hasi eta melodrama erdi komiko baterantz joko dau. Edo beharbada ez, sekula ez dakigulako Julia Tom-egaz benetan maitemenduta dagoan ala ez.
Beste arazo bat personaia protagonistearen jokabidea da. Ikus-entzuleei zuzendutako joko baten modura hasten danak edonor gogaitzerainoko bidea egiten dau. Ez dago Julia Lambert ulertzerik, ez dakigu noiz diharduan antzezten eta noiz ez. Etenbako keinuak, betuleen mobimentu arinak eta zeruari begira egindako hasperenak larregizkoak dira, 30eko hamarkadako diba baten rola beteteagaitik be. Hutsuneak hutsune, gustora ikusten dan filma dozue.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: István Szabó.
- Herrialdeak: Kanada eta AEB.
- Iraupena: 105 minutu.
- Antzezleak: Annette Bening (Julia Lambert), Jeremy Irons (Michael Gosselyn), Bruce Greenwood (Lord Charles), Miriam Margolyes (Dolly de Vries), Juliet Stevenson (Evie), Shaun Evans (Tom Fennel), Lucy Punch (Avice Crichton), Maury Chaykin (Walter Gibbs), Sheila McCarthy (Grace Dexter), Michael Gambon (Jimmie Langton).
- Gidoia: Ronald Harwood; W. Somerset Maugham-en "Theatre" nobelan oinarritua.
- Argazkia: Lajos Koltai.
- Muntaia: Susan Shipton.