Jan-edanak  III. urtea // 83. zenbakia

Frantses-porru budina


Frantses-porru budina

Osogaiak (6 lagunentzat)

 800 gr. frantses-porru
 10 arrautza.
 5 gr. gatz.
 150 gr. tomate-saltsea.
 Gramo bat piperhauts zuri.
 400 gr. Esne-gaina.

Zelan egin

Oso erraeza da budina egitea, baina pausuak behar dan moduan betetea be oso garrantzitsua da. Horregaitik, adi egon.

Osogaiak banan-banan iminiko doguz lapiko baten, ordena honetan: lehenengo arrautzak eta frantses-porruak. Thurmixagaz irabiauko doguz eta gatza eta tomate-saltsea ganeratuko deutsagu, piperrautsagaz batera. Behin ondo nahastauta dagoanean, esne-gaina bota eta azkenengoz irabiauko dogu, ez luzaroan, bestela esne-gaina gogortu egingo da eta.

Ordurako moldeak prest eukiko doguz, budin-moldeak hain zuzen be. Horretarako, gurinagaz eta ogi birrinduagaz jarriko doguz moldeen hormak. Egindako nahastea moldeetan jarri (‘aparejoa’ deitzen jako honeri) eta ‘Maria Bainuan’ jarriko doguz labean, 45 minutuz 165ºtara.

Gero, hotzitzen itxiko doguz, eta behin hotz-hotz dagozanean, moldetik atarako dogu budina, kontu handiz.

Hobeto izaten da plater hau aurreko egunean egitea, eta ensalada bategaz lagundu geinke. On egin!

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakaurleok. Zelan doaz zeuon etxeetako sueteetan egindako gure errezetak? Seguru nago dana ondo doala, ez daukat dudarik.

Oraingoan be oso gauza ezaguna eta erraza egingo dogu. Gauza ezaguna dinot ze budin bat egingo dogu, eta danok dakigu budina hotz jan geinken pastela dana.

Frantses-porru pastela errezeta polita da datozen Gabonetarako eta onena ideiak errealidade bihurtzea izango da.

Denporea alperrik galdu barik, goazen ba gure sukaldera eta hasi gaitezan budina lantzen.