Musikea  III. urtea // 83. zenbakia

Euskerazko sei disko XX. mendeko 100 onenen artean


XX. mendeko 100 disko onenen artean gaztelaniaz eta ingelesez abesten daben Euskal Herriko zazpi talderen diskoak be badagoz: Eskorbutoren 'Anti todo' (Discos Suicidas, 1986), 94. postuan, Le Mansen 'Entresemana' (Elefant, 1994), 79an, Los Bichosen In bitter pink (Oihuka, 1991), 76. Lekuan, Aventuras de Kirlianen 'Aventuras de Kirlian' (Dro, 1989), 75ean, La Buena Vidaren 'Soidermesol' (Siesta-Poygram, 1997), 67an, Derribos Arias taldearen 'En la guia, en el listin' (Gasa, 1983), 29an eta Familyren 'Un soplo en el corazon' (Elefant, 1994) 16. postuan.

Bizkaie!

Euskal musikagintzearen kalidadearen erakusgarri, Bartzelonako Rockdelux aldizkari entzutetsuak euskerazko sei disko aukeratu ditu XX. mendeko Espainiako 100 disko onenen zerrendea osotzeko: Hertzainak taldearen 'Hertzainak' (SoƱua, 1984), Lisaboren 'Ezarian' (Esan Ozenki, 2000), Anariren 'Habiak' (Esan Ozenki, 2000), Fermin Muguruzaren 'Brigadistak Sound System' (Esan Ozenki, 1999), Mikel Laboaren 'Bat Hiru' (Herri-Gogoa-Elkar, 1974) eta Negu Gorriak taldearen 'Borreroak baditu milaka aurpegi' (Esan Ozenki, 1993).

Ehun onenen zerrenda horretako euskal ordezkarien artean Negu Gorriak taldea da hobeto kokatuta dagoana, 30. postuan hain zuzen be. Mikel Laboarena be hur dago 35. Lekuan, Fermin Muguruzarena 55ean, Anarirena 77an, Lisaborena 84an eta Hertzainak taldearena 98an.