Collateral
Ez dago dudarik "Collateral" filmean kontakizun erakargarri eta entretenigarria egiteko hainbat osogai bateratzen dirana. Horreei esker, Maxen sentimentu eta pentsamentuetan sartu ahal izango gara, eskrupulu bako hiltzaile baten bahitu berezi honen gogoetan, hatan be. Max bizimodu arrunta daukan taxilaria da, baina ezusteko jazokizun honen ondorioz, bizirauten lagundu behar deutson izakera gogorra erakutsiko dau.
Zuzendariak “thiller” mueta honeetan erabili ohi diran amarruen bitartez istorioaren tentsinoari eusteaz ganera (kasu baterako, Max-i maletategia zabaltzeko agintzen deutsien polizi biren eszenea), protagonista eta antagonistearen arteko alkarrizketa mamitsuak atontzen jakin dau, benetako kontrapuntu ideologiko interesgarria eratuz.
Pelikulearen azkenengo zatian dudak areagotuko dira; ez dakigu zein izango dan protagonisten patua; horrek ikus-entzuleen enpatia handituko dau, produktu komertzial honen emoitzeari distira puntu bat emonaz.
Horri umore baltz egoki eta neurrikoa gehitzen badeutsagu eta ikus-entzuleak jesarlekutik zirkinik egin barik eukiko dauzan amaiera on bat, produktu komertzial duin eta on batez gozetako aukerea emon eta genero mueta honen batez besteko kalidadea gainditzen dauan filma dala esan geinke.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Michael Mann.
- Herrialdea: AEB
- Iraupena: 120 minutu.
- Antzezleak: Tom Cruise (Vincent), Jamie Foxx (Max), Jada Pinkett Smith (Annie Farrell), Mark Ruffalo (Fanning), Peter Berg (Richard Weidner), Bruce McGill (Pedrosa), Irma P. Hall (Ida), Barry Shabaka Henley (Daniel), Javier Bardem (Félix), Emilio Rivera (Paco).
- Gidoia: Stuart Beattie.
- Argazkia: Dion Beebe eta Paul Cameron.
- Muntaia: Jim Miller eta Paul Rubell.