Musikea  III. urtea // 82. zenbakia

Agur, Alaitz eta Maider!


Hiru disko atara dabez hamalau urte horreetan: Alaitz eta Maider (1997), Inshala (1999) eta Auskalo (2002). Arrakasta itzela euki ostean, daborduko euren ibilbidearen azkena heldu dala dinoe. Erabagia ez dabela egun batetik bestera hartu gogoratu deuskue, eta ‘luzaroan pentsetan ibili ostean, onena ixtea dala erabagi dogu’.

Musikearen munduan egindako ibilbidean, jente ugari ezagutzeko aukerea nabarmentzen dabe Alaitz eta Maiderrek. Halan da be, sufridu be egin dabe hamalau urte honeetan, batez be lehenengo diskoa atara ebenean, ‘dana oso arin etorri zan eta’.

Trikitixeagaz eta panderoagaz musikearen munduan arrakastea lortu leitekela erakutsi dau bikoteak. Gaur egun, baina, plazetako giroa nahiko eskas dagoala eta erromeriek behera egin dabela autortzen dabe. Euskal Herritik kanpora gustura ibili dira.

Abendura arte, behintzat, triki-bikotearen jarraitzaileek eurekaz gozetako aukerea eukiko dabe, birritan baino ezpada be. Izan be, urtearen azkenengo hilabetean kontzertu bi emongo dabez, bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan. Merezidu daben agurra jasoko dabe kontzertuotan, seguru!

Atxapunte

Orain 14 urte hasi ziran musikan Maider Zabalegi eta Alaitz Telletxea. Holan irakurrita, asko konturatu be ez dira egingo nortzuk diran neska horreek biak. Hori bai, Alaitz eta Maider esaten badogu, guztiok gogoratuko dogu ‘Txanpon baten truke’ kantea eta euren trikitixa alaia.

Lagun artean eta herriko jaietan hasi ziran joten eta ordutik hona bikoteak Euskal Herriko zein kanpoko plaza eta erromeri ugaritan eskaini dauz saioak. Egunotan Argentinan eta Uruguain egon dira, emongo dabezan azkenengo kontzertuakaz bertako jenteak gozau dagian, izan be, taldea bertan behera ixtea erabagi dabe neska oiartzundarrek.