Man on fire
"Man on fire" filmak Mexikon gaur egun zoritxarrez gaurkotasun handia daukan gai bati oratzen deutso: erakunde antolatuek egindako bahiketak. Delitu mueta honeek atxakia ezin hobeak izan dira Tony Scott-ek personaien bilakaeran eta jokabide aldaketan oinarrituriko istorio hau atondu ahal izateko.
Edozelan be, bilakaera hori larregi luzatzen diran erritmo irregularreko eszena batzuen bitartez azalduko jaku. Pelikuleak metraje gehiegi dauka; kasu baterako protagonisteak informazinoa lortzeko egindako torturen eszenak, zalantza barik, nahiko kantsagarriak dira. Ganera, tarte batzuen efektismoa jadesteko, dramatismoa albo batera itxi eta behar baino gehiagotan ikusi doguzan baliabide arruntak erabilten dauz, berbarako kamerearen mobimentu etenbakoak, koloreen saturazinoa, muntaia arinegiak...
Antzezleen jardunari jagokonez, Denzel Washington-en lana azpimarratu behar da, beraren personaiaren animu aldaketak modu egokian antzezten asmau dau eta. Bestalde, ganerako antzezleen lana be nahiko txukuna da. Christopher Walken-ek filmean emoten jakon bigarren mailea onartzen jakin dau eta Dakota Fanning-en lana ona be ona da. Aldi berean, Radha Mitchell-ek alabea galdu dauan ama baten mina ederto azaltzen dau eta Marc Anthony-ek maileari eusten deutso aitaren zereginean.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Tony Scott.
- Herrialdeak: AEB eta Mexiko.
- Iraupena: 150 minutu.
- Antzezleak: Denzel Washington (John Creasy), Dakota Fanning (Pita Ramos), Christopher Walken (Rayburn), Giancarlo Giannini (Manzano), Radha Mitchell (Lisa Ramos), Marc Anthony (Samuel Ramos), Rachel Ticotin (Mariana), Mickey Rourke (Jordan), Angelina Peláez (Hermana Anna), Gustavo Sánchez Parra (Daniel).
- Gidoia: Brian Helgeland; A.J. Quinnell-en nobela batean oinarrituta.
- Argazkia: Paul Cameron.
- Muntaia: Christian Wagner.